SATSE sindikatuari erantzunez, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuaren aldetik

2017.eko apirilak 12

Zuzendaritzak honako hau adierazi nahi du:

 

1.- Arduragabekeria da SATSE sindikatuak euskal osasun-zerbitzuarekiko eta bertako langileekiko mesfidantza eta irudi txarra sortzeko saiakera egitea.

 

2.- Aurreikusitako postuak betetzeko prozedurak garaiz eta forman egin dira eta bi kasutan baino ez daude zailtasunak profesional bat hautatzeko. Kasu horietan, eta kontratuak eskaini ondoren, uko egiten ari dira lanaldiaren % 75 betetzeko kontratuak direlako. Kontratuei ezetz esan diote txandakako lan-kontratuagatik (titularrak hemendik aurrera lanaldiaren % 25 egingo du), txanda motagatik edo horrek ez dakarrelako bestelako gehigarririk (txandakatzeengatik, ospitaleratzeagatik edo gau/jaiegunetan lan egiteagatik).

Hautaketa-prozesua hasi zenetik (arrazoizko epea eman zaio postua betetzeko) eta gaurko egunera arte, jada ebatzitakoekin batera, erizainak kontratatzeko zerrendako 17 pertsonari eskaini zaizkie kontratuak eta denek egin diote uko eskaintzari. Hortaz, postua betetzeko kudeaketa ez da oraindik amaitu.

 

3.- Beraz, erabat ohiz kanpoko egoera da honako hau eta benetan sentitzen dugu SATSE sindikatuak, komunikabideez baliatuta, zerrenda bidez postua betetzeko prozesu garden eta bidezkoa faltsutzeko saiakera egitea.

 

 

Bilbon, 2017ko apirilaren 11n