Santiago Brouarden omenez Legebiltzarrak egindako ekitaldian parte hartu du Eusko Jaurlaritzak

2017.eko azaroak 23

Santiago Brouarden omenez Legebiltzarrak egindako ekitaldian parte hartu du gaur Iñigo Urkullu Lehendakariak. 1984ko azaroaren 20an hil zuen GALek legebiltzarkidea. Bi minutuko isilunea egin dute astean behingo ohiko osoko bilkura hasi aurretik.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka eta Lan eta Justizia sailburu María Jesús San José ere izan dira omenaldian.