Osakidetzaren balorazioa osasunekoak ez diren zerbitzuak esternalizatzeari buruz

2017.eko otsailak 13

Osakidetzako zuzendari nagusi Maria Jesus Mugicak osasunezkoak ez diren zerbitzuak esternalizatzeari buruzko balorazioa egin du. Zuzendariak gogora ekarri du azken 25 urteetan Osakidetza bere azpiegiturak eta prestazioak hobetzen joan dela, eta duela gutxiko horren adibide gisa aipatu du Urdulizeko Ospitalea. Azpiegitura horretan 60 milioiko inbertsioa egin da eta 400 pertsona gehiago jarri dira lanean; eta beraz, zerbitzuak pribatizatzen ari direnik ukatu du. “Gure lehentasuna osasuna da, eta halaxe jarraituko du izaten”, gehitu du.