Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta Osasun Sailak Sindikatu ELAri erantzuten dio

2017.eko ekainak 21

ELA sindikatuak bere ahaleginak Euskal Osasun Zerbitzuaren izena zikintzera ia egunero eskaintzen duen saio berriaren aurrean, lana eta proposamen produktiboak aurkeztu beharrean, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta Osasun Sailak bere ustekabea erakutsi nahi dute hedabideen bidez jakin dutenean sindikatu horrek “Osakidetzan behin-behinekotasuna eteteko plan estrategiko” bat eskatzen duela, gaur goizean bertan egin den aldebiko bileran ELAk inolako planik aipatu ez dienean Osakidetzako arduradunei.

 

Beraz, berriz ere, hauxe adierazi nahi dugu iritzi publikoaren aurrean:

 

Osakidetzak eta Osasun Sailak kalitateko enplegu publikoarekin duten konpromisoa irmoa da, Osakidetzak 2014an, 2015ean eta 2016an deitu dituen Lan Eskaintza Publikoek eta Osasun Mahai Sektorialari2017honetan eta2019an bi LEP berri egiteko egindako eskaintzak ere erakusten duten bezala.

 

Ildo horretan, ELA sindikatua zerbitzu publikoen eta kalitateko enpleguaren alde lan egitera gonbidatzen dugu, eta euskal gizarteari azaltzera sindikatu horrek Euskal Osasun Zerbitzuaren arduradunei proposatu dizkion neurri zehatz eta egingarriak, hainbeste eskatzen duen enplegu publikoaren kalitatea hobetzeko, benetako orduan hain gutxi egiten duenean.

 

                                                          

Vitoria-Gasteizen 2017ko ekainaren 20an