Osakidetzak gezurtatu egin du LAB-ek kontratazio politikaren inguruan esandakoa

2017.eko otsailak 23

Kontratazio alorreko ustezko irregulartasunen inguruan LAB sindikatuak eginiko salaketak direla eta, honako hau eman nahi du aditzera Osakidetzak:

 

1.- Osakidetzak egiten dituen kontratazioak guztiz bat datoz indarrean dagoen eta sindikatuek ezagutzen duten araudiarekin. 

2.- Guztiz faltsua da, beraz, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoan kontratatze irregularrik dagoena esatea. 

3.- Lan-poltsei dagokienez,  ezarritako prozedura erabiltzen du Osakidetzak, ezaguna den kontratazio ordenari jarraituz, beti ere. 

4- Azkenik, hauxe eskatu nahi dio Osakidetzako Zuzendaritzak LABi: ekin diezaiola bere jardun sindikalari, baina errealitatea desitxuratu gabe. Era berean, ohiz kanpoko egoeraren baten berri baleuka, Zuzendaritzari jakin araztera premiatzen du, balizko egoera hori konpontze aldera.

 

Gasteiz, 2016ko azaroaren 17a