Argitalpen-data: 2017/01/09

OHAR GARRANTZITSUA: TXINGUDI EKOETXEAREN ITXIERA

Txingudi Ekoetxea instalazioak ITXITA egongo dira 2017ko URTARRILAREN 8TIK MARTXOAREN 1ERA, geotermia-sistema bat instalatzeko egin behar diren obrak direla eta. Sistema horrek ingurumen-ekipamendu hori zentro efiziente bihurtuko du energiaren ikuspegitik.

Instalatuko den sistema berriak hura klimatizatzeko egungo energia-eskaeraren % 100 hornituko duela espero da, eta horrek egungo energia-gastuaren % 70eko aurrezpena eta CO2 isurien % 70 inguruko murrizketa ekarriko du.

Barkatu gorabehera horiek ekar ditzaketen eragozpenak.