Ogasun eta Ekonomia sailak 50,8 milloi euroko aurrekontua izango du 2018an Ogasun eta Ekonomia sailak 50,8 milloi euroko aurrekontua izango du 2018an

Argitalpen-data: 

IMG_3355_(2).JPG

OGASUN ETA EKONOMIA SAILAK 50,8 MILIOI EUROKO AURREKONTUA IZANGO DU 2018an

 

  • 1,9 milioi euro gehitzen da 2017aren aldean

 

Ogasun eta Ekonomia Sailak 50,8 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urterako. 2017aren aldean, 1.928.000 euroko gehikuntza erregistratzen du, % 3,9.

 

Ogasun eta Ekonomia Sailaren gastuaren zatirik handiena egitura-izaerakoa da. Langileen gastua, sailkapen ekonomikoan lehena, 519.400 euro igo da % 1,5eko ordainsari-gehikuntzagatik, Gizarte Segurantzaren kotizazioen oinarriengatik eta langileen aseguruen sarien gehikuntzagatik.

Funtzionamendu-gastuak % 7 gehitu dira joan den urtearen aldean eta transferentzia eta diru-laguntzen kasuan, % 2,6ko gehikuntzarekin, nabarmena da EUSTATen jardueraren finantzaketa.

 

Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikitako erakundeak:

 

  • Euskal Estatistika Erakundea, EUSTAT: 12.994.000 euro.
  • Lehiaren Euskal Agintaritza: 1.220.000 euro.
  • Finantzen Euskal institutua: 5.163.884 euroko ustiapen-aurrekontua eta 126.907.233 euroko kapital-aurrekontua, batik bat zentro teknologikoei, ETE berritzaileei eta kapitalizazio ertaineko enpresei laguntza finantzarioa emateko programen kudeaketarako.

 

Prentsa Oharra (PDF, 18 KB)

Ogasun eta Ekonomia Sailburuaren agerraldia Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean Euskadiko 2018 Ekitaldirako Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege Proiektua aurkezteko (PDF, 64 KB)

Powerpoint aurkezpena (PPT, 2 MB)