Argitalpen-data: 2017/03/09

Ministerio arteko EAE-ko hegaldiaren ortoargazkia argitaratu da.

 

Orain dela gutxi, ministerio arteko EAEko hegaldiaren Ortoargazkia argitaratu da (1977 eta 1978 artekoa), geoEuskadin. 

Euskal Autonomia Erkidegoko ortoirudia da (1977 eta 1978 artekoa), eta Eusko Jaurlaritzaren eta Institutu Geografiko Nazionalaren artean ekoitzi dute. Horretarako, Nekazaritza, Defentsa eta Ogasun ministerioek zein Geografia eta Katastroko Erakundeak (egungo Institutu Geografiko Nazionala) enkargatutako zuri-beltzeko estatu mailako hegaldi fotogrametrikoan oinarritu dira. Hegaldiaren eskala 1/18.000 izan zen; horrek ahalbidetu du 25 cm-ko bereizmena duen Ortoargazkia sortzea, hau da, gaur egungo ortoirudien antzekoa.

  • FTPetik deskargatu ahal da.
  • WMS zerbitzutik jaso ahal da.
  • geoEuskadi bisorean kontsultatu ahal da.