Martxoak 17, Loaren Munduko Eguna. Araba ESI-ko Loaren Unitate Funtzional berriak aukera ematen du arreta jasoko duten pazienteen kopurua bikoizteko eta loaren azterlanak gehitzeko arabarrei asistentzia-kalitatea hobetuz

_MG_0364.JPG

2017.eko martxoak 16

Santiago eraikinean kokatua, ia 650 metro karraturekin, laukoiztu egiten du aurreko unitatean zegoen espazioa, azken belaunaldiko teknologiaz hornituta dago eta diziplinarteko arreta eskaintzen du loaren medikuntzan adituak diren espezialitate desberdinetako profesionalen eskutik 

2016an egindako loaren 5.860 azterlanekin, eta urtero kanpo-kontsultetan arreta jasotzen duten 10.000 paziente baino gehiagorekin, Europako loaren unitate onenen artean dago eta kategoria gorena ziurtatua du Konplexutasun Handiko Unitate gisa bikaintasun-mailarekin 

 

Araba ESIko Loaren Unitate berriak, bere konplexutasun eta tamaina handiagatik Europan daudenen artean onenetakoak, hobetu egingo du arabarrek jasotako osasun-arretaren kalitatea eta oraingo eta etorkizuneko premia guztiei erantzungo die loaren nahasmenduen arretan, ahalbidetu egingo baitu loaren azterlanak gehitzea eta arreta jasoko duten pazienteen kopurua bikoiztea.

Hala, Loaren Unitate Funtzionala eta bertako Loaren Laborategi Nagusi berria, dagoeneko martxan Santiago AUOko B bigarren solairuan, lehen Alergiak eta Dermatologia Zerbitzuak erabilitakoan, TOP 5ean dago orain Europako loaren unitateen artean eta ia 650 metro karraturekin laukoiztu egiten du aurreko unitatearen espazioa. 9 banako gela ditu, kamera infragorriek jagoletuak, oheekin, lagunentzako besaulkiekin eta azken belaunaldiko funtzio anitzeko ekipoekin, loaldiko apnea duten pazienteen azterlanak egiteko ez ezik, etxeko aireztatze mekanikoaren azterlanetarako, azterlan neurologikoetarako eta edozein adineko haurren azterlanetarako –edozein gaixotasun dutela– egokituak, hori guztia sare-konplexutasun handiko ingurune informatiko batean, 9 pazienteak aldi berean kontrolatu ahal izateko. Gainera, 3 bulego ditu medikuentzat; 2 erizaintza-kontrol, gaueko kontrolerako eta erregistroak aztertzeko eremu bat; bilera-gela bat, bai pazienteentzat bai unitateko profesionalentzat, eta administrazio-eremu bat.

Gainera, laguntza asistentzialerako eremuak ditu, telemedikuntzako eremu espezifiko bat (etxean dauden pazienteak kontrolatzeko) eta loaren nahasmenduen ikerketa-eremu bat.

Araba ESIren Loaren Unitatean, joan den urtean, loaren 5.860 azterlan egin ziren, paziente konplexuentzako edo haur txikientzako Loaren Laborategi Nagusiaren eta arabarren etxeenberen loaren unitate bihurtuta– artean banatuta. Loaren Unitate Funtzionalaren kanpo-kontsultetan, urtero 10.000 pazienteri baino gehiagori ematen zaie arreta; paziente anbulatorioak dira, loaren nahasmenduetarako tratamenduak behar dituztenak, ospitaleko zerbitzu desberdinetatik eta lehen mailako arreta-zerbitzuetatik datozenak, eta horregatik, Loaren Unitateak, diziplinarteko unitateak, loaren medikuntzan adituak diren profesionalak ditu, espezialitate desberdinetakoak: Neumologia, Neurofisiologia, Neurologia, Pediatria, Aurpegi-masailetako Kirurjia eta Psikiatria, besteak beste.

Horrek guztiak Europako loaren unitate onenen artean kokatzen du, bikaintasun mailako Konplexutasun Handiko Unitate gisa kategoria gorena ziurtatuta izanik, baita ISO 9001 arauak emandako kalitate-ziurtagiria, eta Bikaintasun Unitate saria, Neumologia eta Kirurgia Torazikoko Espainiako Elkarteak emana, eta SEPARPacientes 2016 saria ere, pazienteari balio handiagoa ematen dioten ekimenengatik.

Eta horri gehitu behar zaio telemedikuntzaren erabilera; bertan egindako aurreneko azterlan pilotuek sari nazionalak jaso dituzte, eta %70 murriztu dituzte itxaron-zerrendak. Izan ere, Estatu mailan ez ezik, Frantzian, Mexikon eta Argentinan ere eskatu dituzte prestakuntza-egonaldiak, telemedikuntzaren erabileran prestakuntza jasotzeko.

Era berean, pazientea unitatearen gune gisa hartuta, ekintzak bultzatzen ari da “paziente aktiboaren” protokoloa abian jartzeko, 21 ikerketa-proiektu baino gehiago bultzatzeaz gain, aurten nazioarteko izen handiko aldizkari zientifikoetan 18 artikulu argitaratzea ahalbidetu dutenak.

Bihar ospatuko da Loaren Munduko Eguna, gaizki lo egiteari lotutako arazo anitzen eta arazo horiek prebenitu, diagnostikatu eta tratatzearen inguruan pertsonak kontzientziatzeko helburuz.

Arrazoi horregatik, Ezkerraldea-Enkanterri Gurutzeta ESIk 4 tailer antolatu ditu pazienteentzat martxoaren 17, 24, 31n eta apirilaren 7an, eduki hauek barnean hartzen dituztenak: Loaldiko apnearen sindromea, kausak, eragiten duten faktoreak eta sintomak; elikadura, elikagaien piramidea eta menu osasungarria; jarduera fisikoa eta atsedena eta tabakismoa eta alkoholemia.

  

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoak 16