María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak Dokumentazio Judizialeko Zentroaren hogeigarren urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du.

2017.eko ekainak 29

María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak, gaur goizean, Dokumentazio Judizialeko Zentroaren hogeigarren urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du. Bertan, halaber, Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko presidentea eta Botere Judizialaren Kontseilu Orokorreko presidenteak eta Luis Ignacio Vicuña CENDOJeko zuzendaria izan dira.

María Jesús San Josék nabarmendu du zer garrantzitsua den Dokumentazio Judizialeko Zentroaren jatorria izan zen hitzarmena; horren bidez, “erakundeen arteko lankidetzarako borondatea ikusi zen; horrela, bateratu egin zen Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrak Karrera Judizialeko kideei etengabeko dokumentazio juridiko eguneratua eskaintzeko interesa, legegintzako informazioa, jurisprudentziala eta doktrinala emanez, eta Eusko Jaurlaritzak estatuko erakundeen funtzionamenduak hobetzen lagunduz, zehazki, Justizia Administrazioarena”.

Lan eta Justiziako sailburuak adierazi du “bera eta bere talde osoa prest daudela erakundeen arteko lankidetza-ildo horretan jarraitzeko”.

Helburua esan du dela “herritarrek hurbileko zerbitzu publiko eraginkortzat eta efizientetzat jotzea justizia, arazoei erantzuteko gaitasuna duela ulertzea”. Horretarako esan du “Justizia Administrazioa modernizatu egin behar dela eta, horretarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak sartu behar direla orokorrean Justiziaren lan profesionalaren fase guztietan eta ez bakarrik mugatu prozesu judizialaren fasera”.

“Justizian zero paper da justizia hurbilekoagoa, iraunkorragoa eta ingurumenarekin errespetuzkoagoa lortzeko proposatu den erronka”. Esan du, amaitzeko, María Jesús San José sailburuak.