Maider etxebarria: ostalaritzak eta hurbileko negozioek euskadiren alderik hoberena erakusten dute

MAIDER_ECHEVARRIA_-_DIA_HOSTELERIA_Y_NEGOCIOS_PROPIOS_-_10102017.jpg

2017.eko urriak 10

Turismo eta Ostalaritza zuzendariak Ostalaritzaren Eguna aurkeztu du, sektoreari laguntzeko ekimena, 12.000 negoziotik gora biltzen dituena

Turismo eta Ostalaritza zuzendari Maider Etxebarriak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila ordezkatuz, Ostalaritzaren eta Negozio Propioen Egunean hartu du parte, sektore profesional oso bat aitortzeko ekitaldian.


“Ostalaritzaren eta Negozio Propioen Eguna” ekimen pribatua da, Espainiako Ostalaritza Federazioaren (FEHR) eta Espainiako Sukaldari eta Gozogileen Federazioaren (FACYRE) sostengua duena. Gaur egingo da 25 herrialdetan eta urtero urriko bigarren asteartean izaten da. 12.000 taberna eta jatetxetik gora sartu dira www.DiadelaHosteleriayNegociosPropios.es web-orrian; plataforma gisa balio du beren herriko establezimendu hurbilenetara geolokalizazio bidez irits daitezkeen bezeroei negozioen berri emateko.

Aurkezpenak egun hauetan Donostia Gastronomikaren esparruan sortzen diren sinergiak baliatu ditu. Aurkezpenean Iñigo Lavado sukaldariburuak hartu du parte Iván Surinder sukaldariburuarekin batera, gastronomia indiarrak Mendebaldean duen adierazgarri handietako bat. Elkarrekin, fusio euskal-indiarreko pintxo bat sortu dute, bi gastronomien sukaldaritzako teknika hoberenak eta adierazgarrienak biltzen dituena.

Etxebarriak adierazi du ostalaritza, jatetxeak, turismo-agentzia hartzaileak, hotelak eta merkataritza zerbitzuen sektorearen, gure ekonomiaren motorretako baten martxa onarekin hazten diren enpresak direla. Enpleguak sortzen dituzten jarduerak dira, baina gainera gure hiriak antolatzen dituzte eta loturak sortzen dituzte tokiko kulturaren eta globalaren artean.

Ildo horretan, Maider Etxebarriak Sailaren apustua nabarmendu du “sektorean enplegua sustatzeko, gaitzeko eta hobetzeko politiken alde, gure aliatu handiekin, hots, ostalarien elkarteekin lankidetza estrategikoan. Denok gara profesional hoberenak izatearen premiaren jakitun; bikaintasunerako, gainera, beharrezkoa da lanbidea duin egitea eta balioestea”.