Lehendakaria Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioaren inaugurazio-ekitaldian izan da

2017.eko irailak 22

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera, Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioaren inaugurazio-ekitaldian izan da. 

Gainera, ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako beste kide batzuk ere izan dira, besteak beste: Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua eta Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua, María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua eta Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua. Bestalde, Bakartxo Tejería Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Eneko Goia Donostia-San Sebastiango alkatea, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia edo Iñigo Fernández de Vigo Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko ministroa ere izan dira.

Inaugurazio-ekitaldia Anne Igartiburuk eta Leticia Dolerak aurkeztu dute eta, haren ondoren, Submergence (murgilaldia) filma jarri dute, Win Wenders-ek zuzendua.