Larrialdi Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak eta Enpresa Kimikoen Euskal Elkartea Aveq-Kimikak larrialdi kimikoaren sirenen sarea aktibatzeko hainbat ariketa antolatuko dituzte

Sirena.jpg

2017.eko urriak 06

Ariketak Hernanin (Gipuzkoa) urriaren 9an hasiko dira

Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez eta Aveq-Kimikak datorren astelehenean (Urriaren 9an) Urriaren 11 arte ariketa batzuk egingo dituzte larrialdi kimikoaren sirenen sarea aktibatzeko. Ariketa horiek udalerri hauek hartuko dituzte eraginpean: Hernani, Muskiz, Abanto- Zierbena, Zierbena, Getxo, Santurtzi,Portugalete eta Lantaron.

Ekimenari Hernanin (Gipuzkoa) hasiera emango zaio eta bere helburu nagusia izango da hurbileko biztanleak alarma-sistema horretara ohitzea; hain zuzen, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan sor litezkeen ihes toxikodun istripuei begira. Araudi horrek substantzia arriskutsuak tartean dauden istripu larriak erregulatzen ditu.

Simulazioen egunak eta ordutegiak

 

Simulazioen nondik norakoa

Sirenek argi eta entzuteko moduan bi seinale-mota igorriko dituzte arrisku-gune osoan: bata ihes toxikoagatiko alerta adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko.Alertari hasiera emateak berekin ekarriko du biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa toki itxian konfinatuta geratzea.

Segurtasun Sailak Kanpoko Larrialdi Plana egin du eta bertan ezartzen dira larrialdietan antolamendua eta giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak, betiere beroriek fabrikaren kanpoaldean eraginik badute. Halaber, plan horrek barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez eta prentsan argitaratutako komunikatuen bitartez eta sare sozialen bidez  biztanleak ohartarazteko modua.

Sirenen helburua abisu-sistema hori indartzea da eta, bestetik, alertaren berri berehala ematea, era horretan eragindako biztanleek istripuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak balia ditzaten. 

Sirenak ezartzeko prozesua 2004an Lantaronen hasi zen eta 2005ean Muskizen, Abanto Zierbenan eta Zierbenan jarraitu zuen. Pixkanakako hedapen horren hirugarren fasea 2006an Hernanin burutu zen eta Bilbo portuaren esparrua sirenak instalatu ziren azken tokia izan zen, zehazki 2009an.

Sirenen aktibazio simulatuaz gain, Aveq-Kimikak eta Larrialdi Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak komunikazio-kanpaina martxan jarri dute industria kimikoetatik gertu dauden biztanledun guneetan. Ekintza horien bidez nahi da biztanleek industria-jarduera hori eta eragin ditzakeen arriskuak ezagutzea eta, bereziki, istripu bat gertatuz gero nola jokatu jakitea.

AVEQ-KIMIKA, enpresa kimikoen euskal elkartea, euskal industriak sortutako elkartea da. Horren helburua da, araudia zorrotz betetzeaz gain, ingurumenaren gaineko eraginaren kudeaketa zein jardueren eta instalazioen segurtasuna etengabe hobetzen joatea. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko 130 enpresa dira elkarte horretako bazkide eta enpresa horiek 6.000 langiletik gora dituzte.

 

Argibide gehiago dokumentu honetan Arrisku Kimikoari buruzko Komunikazio Plana www.seguridadkimika.eus eta LAMZ-ko web gunean www.euskadi.eus/112 daude.

 

Hots-seinaleen deskribapena

  • Alertaren hasiera:  uhin-soinu eta isilaldi hauetaz osatutako sekuentzia hau entzungo da

 

  • Alertaren amaiera: 30 segundoz soinu laua eta jarraitua entzungo da.

Biztanleentzako jarraibideak larrialdi kimikoa dagoenean

AVEQ-KIMIKA-k eta Eusko Jaurlaritzak abian jarritako informazio-kanpainak biztanleei argibideak ematen dizkie larrialdi kimikoa gertatuz gero hartu beharreko autobabes-neurriei buruz. Hori horrela, alertari hasiera emateko sirena entzutean, herritarrak KONFINATUTA geratuko dira eta oinarrizko aholku batzuk kontuan izango dituzte:

.- itxi ateak eta leihoak (jaitsi pertsianak ahal bada) eta urrundu haietatik

.- entzun irratiak eta telebista, horien bidez agintarien jarraibideak eta gomendioak emango baitira

.- ez erabili aireztapen- eta beroketa-sistemak

.- kalean bazaude, babestu arnasbideak eta joan toki itxi batera

.- ez erre eta ez piztu surik

.- ez erabili telefonorik behar-beharrezkoa ez bada

.- ez joan ikastolara umeen bila: beren irakasleek jarraibide zehatzak dituzte

.- ez irten kalera agintariek alerta amaitutzat jo arte