Laguntzak Merkataritzako Bulego Teknikoei (Gobernu Bilera 2017-07-04)

logoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 04

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren helburu nagusietako bat da txikizkako merkataritza garatu, eraginkor eta lehiakor bat bultzatzea, formatu komertzial anitzekoa, kontsumitzaileen premiei egokitua, lurralde-banaketan eta -irisgarritasunean orekatua, eta hiri-kohesioan lagundu eta enplegu profesionalizatua irmotzeko modukoa. 

Merkataritza-sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko ardatz estrategikoaren barruan, Merkataritzako zuzendaritzak Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako laguntzen deialdia egiten du, 1.463.000€-ko aurrekontuarekin. 

Laguntza horiek merkatarien elkarteek edo federazioek eska ditzakete, baita mistoek ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan inskribatuek, baita Udalek edo haiek sustatutako garapen-erakundeek ere.