"Kultura kontsumoaz hitz egiten dugunean digitalizazioaren ikuspegia kontuan hartu behar dugu, eta hortik aukera bat sortu"

Zupiria_Ser.jpg

2017.eko apirilak 21

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Ser irratiko La Ventana saioan izan da eta bere Sailaren legegintzaldirako lan-ildoak azaldu ditu. Azpimarratu duenez, kultura kontsumoaz hitz egitean “digitalizazioa” kontuan hartu behar da eta “aukera” bat sortu gure kultura zabaltzeko. Euskadin dugun “kultur eskaintza aberatsa” nabarmendu du Sailburuak eta azpimarratu du indarra egin behar dela egiten den hori publikoarenga helarazteko.

Hizkuntza politikari dagokienez, “kontsentsuaren” balioa azpimarratu du: “Euskararen inguruan lortu ditugun aurrerapauso guztiak ez ziratekeen posible izango, atzean akordio politiko zabal bat egon izan ez balitz”.

Elkarrizketa atxikituriko artxiboaren bidez entzun daiteke.