Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren aurrekontua % 7,2 gehitu da eta 205,9 milioi ditu aurten

2017.eko azaroak 07

  • Etxebizitza-politikek 327,5 milioi izango dituzte Sailaren programari (126,9) Alokabide (77,8) eta Visesa (122,7) sozietate publikoen aurrekontuak batzen bazaizkio

 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 205,9 milioi euroko aurrekontua izango du 2018an. 2017ko gastu erabilgarriaren % 7,2ko gehikuntza da hori. Eusko Jaurlaritza osoan ehunekoetan gehien hazi den saila da. 

Kantitate garrantzitsuena oro har etxebizitzaren arloari dagokio, 126,9 milioi eurorekin; zenbateko hori 327,5 milioitara igotzen da Alokabide eta Visesa sozietate publikoen aurrekontuak batzen badira.

Ingurumenaren arloak, berriz, 64,9 milioi kudeatuko ditu eta Lurralde Plangintzarenak, 7,9 milioi.

 

INGURUMENA

Ingurumenaren arloa ekitaldi honetarako finkatutako 6 helburu estrategikoren inguruan antolatzen da.

1.    Ondare Naturalaren Babesa (ondarenaturala, Urdaibaiko erreserba, Txingudiko badia leheneratzea, ingurumen-leheneratzeak, KEB-Natura 2000 Sarea, ikerketa-proiektuak, lurraldea zaintzea, geodibertsitatea), Ondare NaturalarenZuzendaritzaren 4,4 milioi euroko eta Ihoberen 130.000euroko aurrekontuarekin.

2.    Karbono gutxiko ekonomia eta baliabideetan efizientea. Ekonomia zirkularreko, hondakinen kudeaketako eta klima-aldaketako jarduketek ia 2 milioi euroko aurrekontua dute (Ondare NaturalarenZuzendaritzaren 400.000 euro eta Ihoberen 1,5 milioi).

3.    Ingurumen osasungarria. Ingurumen-kalitatea, ia 3 milioi euroko aurrekontua duena (2.682.950 euro Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzatik eta 1.217.189 euro Ihobetik). Barnean hartzen ditu airearen kalitate-sarea, lurzoru kutsatuengatik edo industria-aurriengatik degradatutako eremuak berritzea eta ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazioa egiteko lanentzako laguntza.

4.    Lurraldearen iraunkortasuna, 2,08 milioi eurokoaurrekontuarekin.

5.    Ingurumen-integrazioa. Ingurumen-hezkuntza, ia 4 milioi dituena (Ondare Naturalaren Zuzendaritzaren 1.978.617 euro eta Ihoberen 1.900.010 ).

6.    Ingurumen-integrazioa. Ingurumen-administrazioaren hobekuntza, 1,7 milioirekin.

Bestetik, Uraren Euskal Agentzia-URAk 42,8 milioi euroko aurrekontua du, horietatik 37,4 milioi Sailak egiten duen ekarpenetik datoz. Baina badaude diru-sarrera propioen 4,6 milioi eta beste diru-laguntza batzuetako 750.000 euro ere.

2018ko jarduketa nagusiak izango dira antolamenduko, bideratzeko eta uholdeen aurka babesteko obrak, ibilguak mantentzeko eta konpontzeko proiektuak, uholdeetatik prebenitzeko sistemaren hobekuntza eta hondakin- eta saneamendu-urak biltzeko esku-hartzeak.

Beste erakunde batzuetarako (batik bat partzuergo, udal eta beste erakundeetarako) inbertsio-jarduketak ere gauzatuko ditu uren hornikuntza eta saneamenduaren arloan, 12,9 milioi eurokoak.

 

LURRALDEPLANGINTZA

Lurralde Antolamendu eta Hirigintzako programari 7,9 milioi euroko aurrekontua esleitzen zaio. Haren jarduketek hiru ardatz dituzte:

 1.    Lurralde-plangintza, 1,4milioiko zuzkidurarekin helburu hauek lortzeko: lurralde orekatu, kohesionatu eta iraunkor baten aldeko apustua eta paisaiaren balioa azpimarratzea.

2.    Hirigintza eta hiri-berroneratzea, 5 milioiko aurrekontuarekin.

3.    Lurraldeko informazio geografikoa, 800.000 euro dituena.

  

ETXEBIZITZA

 

Etxebizitzaren arloari dagokionez, Sailaren aurrekontua 126,98 milioi eurokoa da, hots, % 4ko gehikuntza 2017aren aldean. Baina ekitaldi honetarako etxebizitzaren arloko zuzeneko gastu-politiken aurrekontu-ahalmena zehazteko, Visesa eta Alokabide sozietate publikoen aurrekontuak gehitu behar ditugu analisian. Horrela, 2018rako, Visesak 122,7 milioi euroko gastu-aurrekontua du (2017an baino % 3 gehiago) eta Alokabidek 77,8 milioi eurokoa (2017an baino % 6 gutxiago).

Guztira, etxebizitzako gastu-aurrekontua, Saila eta hari atxikitako sozietate publikoak batuta, 327,5 milioi eurokoa da.

Guztizko zifra horretatik, % 62 alokairu-politikei zuzenean egozteko gastua da, eta % 26 hiri-birgaitzeko politikei egozteko gastua. Eta azken hori deskontatuta, etxebizitza-programaren zuzeneko gastuaren % 84 alokairu-politikei esleitzen zaie: hots, Etxebizitzari buruzko Legean finkatutakoaren gainetik.

Zehazki, etxebizitza-erakunde publikoen ekimenaren % 81 alokairu-politiketara bideratzen da.

 

Etxebizitza-programak hiru helburu ditu:

 1.    Etxebizitzari buruzko Legea erregelamenduz garatzea eta Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa (EES) bermatzea. Eskubide hori asetzeko, 2018an alokairuko etxebizitzak esleituko dira Alokabidek kudeatutako parke publikoa txandakatuta, Biziguneren atzemate berrien bidez, etxebizitza sozialak eta zuzkidura-bizitokiak esleituta eta etxebizitzarako prestazio ekonomikoak (EPEak) ordainduta.  Ekitaldia ixtean, kalkulatzen da 2.500 etxek izango dutela aitortua EESa. Prestazio ekonomiko horiek estaltzera bideratutako partida 2 milioi eurora zabal daitekeen partida batez hornitu da.

2.    Alokairuaren bultzada, eraikuntza berriaren bidez, etxebizitza hutsak atzemanda eta alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzen bidez. 2018rako helburua da Bizigune programak atzemandako 5.400 etxebizitzatara iristea (partida % 8 igotzen da, 26 milioietaraino, eta etxejabeei ordaindu behar zaien gehieneko errenta 600 eurora igotzen da egungo 525etatik), eta beste 400 etxebizitzatara ASAP programaren bidez.

3.    Bizitegi-parkearen birgaitzea bultzatzea. Datorren urtean, etxebizitzako gastuaren 3 eurotik ia 1 hiri-birgaitzeko politiketara bideratuko da. Politika horiekin gure etxebizitza-parke zaharkitua berritu nahi da, irisgarritasuna, energia-eraginkortasuneko eta  bizigarritasuneko baldintzak hobetuta eta auzo degradatuenetan bizi diren pertsonen gizarteratzea erraztuta.

Eraikinen Ikuskapen Teknikoen (EITen) bultzada indartuko da, arlo horretan udalei laguntza emanik eta irisgarritasunaren arloan ahalegin handiagoa eginez. Horrela, Birgaitzeko Renove Planak irisgarritasuneko eta hiri-berroneratzeko jarduketa guztiak bilduko ditu, efektu biderkatzailez eragiteko sektoreko jarduera ekonomikoan eta merkatu-hobi berri honi lotutako enplegua mantentzean eta sortzean.

2018an 21 milioi euro izango ditu etxejabeei eta auzokide-elkarteei 15.000 etxebizitza birgaitzen laguntzeko. Eraikin taldeen energia-eraginkortasunaren hobekuntza espezifikorako 6,4 milioi euro jaso dira, 1.322 etxebizitzatara iristeko helburuarekin. Beste 6,4 milioi euro udalek irisgarritasunaren arloan eta hiri-espazioetan eraikuntza-oztopoak ezabatzeko 140 proiektu berri finantzatzera bideratuko dira. Sestao Berrik 1,9 milioi euro jasoko ditu Sestaon berroneratze-jarduketak egiteko. Eta Visesak, 5,9 milioi euro gastu konprometituetan 2019 arte, Vitoria-Gasteizeko Koronazio auzoaren birgaitze integrala egiteko.