Iñaki Arriola sailburuak Gaztela eta Leongo "Eraikuntza Jasangarria" saria jaso du. Saria Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaritzarentzat da.

Premio_construcción_sostenible.jpg

2017.eko otsailak 15

Gaur goizean, Iñaki Arriola sailburuak Gaztela eta Leongo “Eraikuntza Jasangarria” saria jaso du; saria “talde bizitegia” kategoriakoa da, eta Gaztela eta Leongo Eraikuntza Institutuko zuzendari José Mª Enseñat jaunak eman dio.

Portugaleten eraikitako etxebizitza sozialen erakin baten sistema energetiko berritzaile batengatik eman dio saria Gaztela eta Leongo Juntak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaritzari. Horrelako sariak bi urterik behin banatzen dira; eta, horien bidez, erakinak eta ingurumena uztatzeko erreferentzia diren eraikuntzaren arloko proiektu eta jarduketak aintzatesten dira.

Eraikin hori Portugaleteko Repelega auzoan dago; eta, alokairu sozialera zuzendutako 3 bloke eta 32 solairu ditu. Energia-aurrezpena sustatu eta ia zero den energia-kontsumoa lortzeko hainbat konponbide konbinatzeagatik da berritzailea.