Iñaki Arriola: "Ibaizabalen uholdeei aurre egiteko planaren II. faseko obrek Basauriko eta Galdakaoko biztanleen eta enpresen segurtasuna handituko dute"

2017.eko martxoak 24

Sailburuak iragarri duenez, hirugarren faseari ekiteko proiektua 2017an zehaztuko da eta 2018a amaitu aurretik ekingo zaie obrei.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu eta URAko lehendakari Iñaki Arriolak, Basauriko alkate Andoni Busquetekin batera, gaur goizean bisitatu ditu bi udalerrietako igarobidean Ibaizabalko ur-goraldietatik babesteko II. faseko obrak, amaitu berri direnak.

URAko talde tekntikoak lagunduta, sailburuak ibilgua zabaltzeko lanak ziurtatu ditu, Ibaizabalko kilometro eta erdiko tartean eginak. Ekintza horiek ahalbidetu dute ibaiaren gaitasun hidraulikoa bikoiztea –600 metro kubikotik segundoko 1.200 m³/s-ra– eta ur-goraldietako emariei lekua egitea 500 urteko (T500) errepikatze-denborarekin. Gainera, interbentzio honetan lan hauek burutu dira: Urbi eta Bridgestone zaharren ordez beste bi berri eraiki dira, gaitasun hidrauliko handiagoa dutenak; lau metroko ur-errota bat txikiagotu da, ibiltartean ur-lamina nabarmen goratzea eragiten zuena; hondakin-urak bildu eta saneamendu-sistema orokorrera bideratu dira, eta ibaiertzeak landareztatuko dira, behin hobekuntza hidraulikoko lanak amaituta.

Arriolak adierazi du “lan hauek Basauriko eta Galdakaoko biztanleen eta enpresen segurtasun-atalasea handituko dute Ibaizabal ur-goraldian jaisten denean, eta inguru horretan orain arte sarritan gertatzen ziren uholdeak saihestuko dira horrela”.

Sailburuak bisita hau aprobetxatu du iragartzeko Ibaizabalko ur-goraldiei aurre egiteko planaren hirugarren faseko obrei ekiteko proiektua urte honetan zehar landuko dela eta obrak 2018a amaitu baino lehen hasiko direla.

Hirugarren fase honek, 12 milioi bat euroko lizitazio-aurrekontua duenak, Ibaizabalko funtzio hidraulikoa eta hustubidea hobetzeko lanak hartzen ditu barnean, kilometro eta erdiko Bengoetxe-Plazakoetxe tartean, Galdakaon. Gainera, ekintzetako bat izango da Mercaldillo edo Bengoetxe zubiaren gaitasuna handitzea eta zubia bera birgaitzea, eta horretarako zubi-begi berri bat exekutatuko da, fabrika zaharraren egitura kontserbatzea ahalbidetuko duena, duen ondasun eta kultur balioa zainduz. Gaitasun hidraulikoa bikoiztu egingo da uraldietako emariei harrera egiteko, 100 urteko errepikatze-denborarekin.

Uholdeak arrisku natural handiena dira Euskadin. Gure arroak, batez ere Kantauriko isurialdean, txikiak dira eta desnibel handia dute. Gainera, euri-jasa handiak izaten dira eta, batzuetan, dentsitate handikoak. Horren ondorioz, zenbaitetan, ibaiek uholdeak sorrarazten dituzte eta, fenomeno natural bat badira ere, kalte handiak eragiten dituzte urpean gera daitezkeen zonak hartu dituzten etxebizitzetan, enpresetan eta azpiegituretan.

“Horregatik da garrantzizkoa -dio Arriolak- Administrazioak eta herritarrak ibaiekin elkarbizitzea, eta ibaien uraldien errepikatze naturaletara egokitzea; urpean gera daitezkeen eta uhaldiak zalbatzen diren zonak errespetatu beharrean gaude. Pertsonei eta azpiegiturei segurtasuna ematen dietelako edo balio natural handiko guneak lehengoratzeko aukera ematen digutelako ez ezik, aurretik neurriak hartzeko eta etorkizunean ibaiak aldarazi behar izatea saihesteko ere, urak hiri-ingurune berriak har ez ditzan.

Arriolak nabarmendu duenez “Eusko Jaurlaritzak, URAren bitartez, ibaiak naturalki hedatzen diren eremuetan, okupatu diren horietan, esku hartzen jarraituko du, baita bertan kokatutako pertsonentzako eta establezimenduetarako uraldiak arrisku bat diren lekuetan ere”.

Sailburuak gogorarazi du, “Euskadin, gure ibaietako uraldi errepikakorren eta naturalen aurrean babestuak izateko zain dauden eremuen katalogoa zabala da", eta ekintza horiek aurrera eramateko egin behar diren inbertsioak "oso handiak dira". “Eremu horietan jarduteko Gobernuaren konpromisoa irmoa da. Baina, aldi berean, ahaleginak egin behar ditugu administrazioen eta herritarren artean dagoeneko nahiko zabala den arrisku-eremuen katalogo horri beste zona bat gehitzea eragozteko".

Aurreko legealdian, Euskadiko lurralde osorako Plan Hidrologikoak eta Arriskua Kudeatzeko Planak onetsi ziren. Kudeaketa-tresna horiei esker administrazio hidraulikoa arduratzen da, funtsean:

  • Uholdeei erabilera berriak eman behar ez izateko prebentzioa, ibaiak naturalki bereak egiten dituen lurraldeetan erabilera sentigarri berriak saihestuz eta jadanik arriskuan dauden eremuen katalogoa handitzea eragotziz.
  • Uholdeei erabilera berriak eman behar ez izateko prebentzioa, ibaiak naturalki bereak egiten dituen lurraldeetan erabilera sentigarri berriak saihestuz eta jadanik arriskuan dauden eremuen katalogoa handitzea eragotziz.
  • Uholdeen aurrean, ibaiak naturalki hedatzen diren inguruneetan kontsolidatutako erabilerak babestea, betiere ibaiari ahalik eta kalte gutxien egingo dioten bitartekoekin (jende gehien bizi den eta arrisku handien dagoen lekuetan jarduteari lehentasuna emanez).
  • Uholdeen aurrean prestatuta egotea, iragarpen hidrometeorologikoa etengabe hobetuz (noraino iritsiko den lurraldean ur-goraldien gertakari baten prezipitazioa) eta ahal den neurrian biztanleekiko alerta-sistemak hobetuz.
  • Ur-goraldien gertaera bakoitzetik ikastea, iragarpena eta etorkizuneko gertaeretan babes zibilerako sistemei dagozkien erabakiak hobetuko dituen datu-multzoa handituz.

URAren eginkizunetako bat da ibaien inguruko lurraldean kokatzeko asmoa duten erabilera berri guztiak informatzea eta euri-dinamikarekin bateragarriak diren horiek bakarrik baimentzea, ibaiek gora egingo duten guneetan sentigarriak diren erabilerak gehitu ez daitezen zainduz.