Euskotrenek Deba eta Donostia arteko tren zerbitzua zabaldu egingo du

_JMA5200.JPG

2017.eko abuztuak 03

Debako biztanleengandik jasotako eskaera azterturik eta Debako Udalarekin izandako bilerak direla eta, Euskotrenek Deba eta Donostia arteko tartean zerbitzuaren orduak hedatu egingo ditu.

Uda garaian, Euskotrenek Deba eta Durango artean trenen eskaintza handitzen du Bizkaiko eskualdeko eta Ermuko eta Eibarko biztanleak Debako hondartzara hurbiltzeko. Halere, uztail honetan kostaldeko biztanleek eta baita bertako Udalak ere Euskotreni Donostiarako zerbitzua hedatzea eskatu zioten.

Eskaera hau dela eta, datorren astelehenetik, abuztuaren 5etik aurrera, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan Deba eta Donostia arteko trenak ordu bat lehenago zirkulatzen hasiko dira, hau da, Debatik 7:44an irtengo dira eta Amaratik 6:50ean.

Beste alde batetik, EGUNERO zerbitzua ordu bat gehiago luzatuko da, hori dela eta Debatik Donostiarako azken trenak 22:44an irtengo dira eta Amaratik Debara 21:50ean.

Neurri honekin, Deba eta Donostia arteko tarteko erabiltzaileek udako egunak aprobetxatzeko aukera izango dute bere aisialdia luzatuz, irteera ordua edo etxeetara itzultzeko denbora aurreratuz eta/edo atzeratuz.

Informazio gehiago 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web gunean, twiterreko @euskotrenejgv estekan eta Euskotreneko APP ofizialean.