Euskotren zabalera metrikoko sareetarako nazioarte mailan estandarren ezarpenean lan egiten ari da UICrekin batera

_JMA4602.jpg

2017.eko martxoak 15

Euskotrenek abian jarritako estrategiaren helburua da, Europa mailako araudiak jaso dezala Europar Batasunean zabalera metrikoa kudeatzen duen sareen multzorako erreferentziazko parametrizazioa izatea.

Parisen martxoaren 14an UICko (Trenbideen Nazioarteko Batasuna) estandarizazio Plataformak izandako bileran, Euskotrenek UIC esparruan kokatzen diren zabalera metrikoko sareen sorkuntza, mantentze eta ustiapenerako estandarrak finkatzeko proposamena aurkeztu zuen, lerro hauetan sor daitezkeen zerbitzu mota desberdinak kontuan izanda.

Proposamenaren aurkezpenaren ondoren, abiadura handiko eta merkantzien korridoreetara lotuta dagoen proiektuetan lan egiten duen Plataformak, zabalera metrikoko sareen inguruan lan egingo duen lantaldea sortuko du. Mundu mailan sare hau 100.000 kilometro trenbidez osatuta dago.

Proiektu berri hau Euskotrenek dagoeneko burututakoarekin egokitzen da, eta Laugarren Trenbide Paketearen oinarri teknikoaren barruan jasotzen den Interoperabilitate Teknikoen Zehazpenetan bildutako parametroak aztertzea izan du helburu, hauek teknikoki bideragarri den neurrian, zabalera metrikoko sareetara bideratuz.

Euskotren eta Euskal Trenbide Sarea zabalera metrikoko sareen artean interoperabilitate kasua dira, kudeatze eta operatze lanetan hurrenez hurren, trenak jatorria/helmuga interes orokorreko trenbide sarean dutenak (RFIG), ADIFek kudeatuta eta operadorea Renfe dena.

Euskal Trenbide Sareak kudeatutako sarea kalitatezko mailak eta diseinuzko parametroak ezartzeagatik nabarmentzen da. Ustiapen eta mantentze eskakizunei dagokionean, Europar Batasunak beste trenbide zabalerako lerroentzako finkatzen dituen zehazpen teknikoen mailan kokatzen da.