Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Gipuzkoan duen Lurralde Ordezkaritzak zehapena ezarri dio Zegamako biztanlea den M.S.A.G., medikamentuen esparruan arau-hauste larria egin izanagatik.

2017.eko maiatzak 26

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur bertan argitara eman duenez, 27.000 euroko isuna jarri zaio emakume honi, beregana joandako pertsona askoren erreklamazio ugari jaso eta gero, bere jarduna osasunerako arriskutsua gerta zitekeelakoan.  

 

Zigortutako pertsona honen aurkako salaketa franko egon dira, esan bezala. Norbanakoek, Nafarroako Farmazia Ikuskaritzak edota Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak ipinita. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Farmazia Zuzendaritzako teknikariek ikuskapenak burutuak zituzten honen inguruan; horien ondorioz, zehazpen espedientea ireki zen, hain zuzen ere, azkenean arau-hauste larria gertatu dela ebatzi duena. Horrez gain, bere produktuak egin eta merkaturatzeko debekua ezartzen zaio. 

 

            Donostia, 2017ko maiatzaren 25ean