Eusko Jaurlaritzaren iritziz, EH-Bilduk proposatzen duen eskola kontseiluen erreforma ez da eraginkorra eta baztertzailea eta diskriminatzailea da (Gobernu Bilera 2017-09-19)

fotoconsejo.jpg

2017.eko irailak 19

  • Gobernuak ekimenaren aurkako irizpena adierazi du; izan ere, bere iritziz, desitxuratu egingo luke erakundea eta ezagutezin utziko luke

Gobernu Kontseiluak, gaur, EH-BILDU talde legebiltzarkideak aurkeztutako “Euskadiko eskola kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzeko” Lege Proposamenaren aurkako irizpena adierazi du. Ekimenak artikuluak aldatzeko proposamena egiten du, garai berrietara egokitzen den araua eguneratzeko.

Eusko Jaurlaritza erreforma horren aurka agertu da; izan ere, hura aplikatzeak ekarriko luke eskola kontseiluen erakundea erabat desitxuratzea. Erreforma ez litzateke eraginkorra izango azaldu den helburua betetzeko, eta organo horiek ezagutezin geratuko lirateke.

Gainera, Eusko Jaurlaritza beldur da EH-BILDUk proposatutako aldaketak helburu den diskriminazioa dela eta legeria organikoa hautsi ahal izatea; izan ere, foroan parte-hartzetik salbuesten ditu eraginpean dauden gizarte-sektoreak.

Euskadiko Eskola Kontseilua

Euskadiko Eskola Kontseilua unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren programazio orokorrean inplikatuta dauden gizarte-sektoreen  parte-hartzearen eta hezkuntza-eremuan Eusko Jaurlaritzak proposatu beharreko araudiaren inguruko kontsultaren eta aholkularitzaren  inguruko organo gorena da.