Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darponek CIC bioGUNEko instalazioak bisitatu ditu

Foto_visita.JPG

2017.eko martxoak 08

Biozientzien arloan zentroak abian dituen ikerketen aplikazioak aurkeztu dituzte Jose Maria Mato zuzendari nagusiak eta Jesus Jimenez zuzendari zientifikoak

 

(Bilbo, 2017ko martxoaren 8a). CIC bioGUNE zentroak Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuaren bisita jaso du gaur. Osasuneko sailburu Iñaki Berraondo eta Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendari Maria Aguirre berarekin zihoazen ere.

Bisitan zehar, CIC bioGUNEko zuzendari nagusi Jose Maria Matok eta zuzendari zientifiko Jesus Jimenez Barberok entitateak egitura-, molekula- eta zelula-biologiaren arteko interfazean gauzatzen duen abangoardiako zientzia produkzioa aurkeztu diete Eusko Jaurlaritzako osasuneko agintariei. Zentroak gaixotasunaren molekula-oinarriak ikertzeko ahalegin berezia egiten du, diagnostiko-metodo eta terapia aurreratu berriak garatzeko erabiliak izan daitezen.

Osasuneko sailburuak eta bere taldeko kideek Derion, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen zentro honen instalazioak ezagutzeko aukera izan dute. Zentroa errealitate sendoa bilakatu da nazioarteko zein herrialde barruko zientzia arloan, biozientzien edo osasunaren zientzien arloetarako ezagutza sortzen duen eragile gisa. Bere jardunaren ondorioz ezagutza berria (argitalpenak, patenteak, etab.) sortzen da, nazioarteko entitate eta erakundeekin batera lan egiten da eta bere ekipamendu teknologikoa eta langileria zientifikoa zientzia-komunitatearen, enpresa-ehunaren eta euskal osasun sistemaren zerbitzura jartzen da.

CIC bioGUNE zentroak, egun, zientzia egitura modernoenak ditu bere esku, Europako ikerketa institutu nagusienek dutenen parekoak. Horien artean nabarmentzekoak dira Biologia Estrukturalaren unitatea, Erresonantzia Magnetiko Nuklearreko (EMN), mikroskopia elektronikoko eta X izpien difrakziorako ekipamendu indartsuenak hartzen dituena barnean, bai eta genomak, proteomak eta metabolomak aztertzeko teknikak aplikatzen dituzten plataforma teknologiko ezberdinak ere.

Jon Darponek instalazioak bisitatu ditu eta zentroko ekipamendurik berrienetako bat ezagutzeko aukera izan du: Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN) egiteko 600 MHz-ko espektrometroa. Biofluidoen -gernua eta seruma, zehazki- azterketan espezializatua dago aipatua, eta prostata minbiziaren biomarkatzaileak eta sindrome metabolikoaren biomarkatzaileak zehazteko xedearekin erabil daiteke.