Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpónek lehen mailako arreta indartu beharra dagoela adierazi du

IMG_1119.JPG

2017.eko martxoak 29

 

“LEHEN MAILAKO ARRETA INDARTZEA FUNTSEZKOA DA OSASUN-SISTEMA HOBEA LORTZEKO”

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpónek lehen mailako arreta indartu beharra dagoela adierazi du gaur goizean, egunotan Sevillan izaten ari den Ospitaleen eta Osasun Kudeaketaren Kongresu Nazionalean, era horretan pazienteari, eta bereziki adinekoei eta kronikoei, arreta hobea eskaintzeko

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpónek “Ospitaleen eta Osasun Kudeaketaren 20. Kongresu Nazionalaren” esparruan parte hartu du gaur goizean Sevillan, Andaluziako, Kanarietako eta Galiziako osasun-sailburuekin batera, osasun-arretan aurrera egiten jarraitzeko moduen inguruko eztabaida batean. Jon Darpón sailburuak adierazi duenez bai lehen mailako arreta bai dagozkion profesionalak osasun-sistemaren protagonista izateko premiari erantzun behar zaio, eta horretarako “funtsezkoa da Lehen Mailako Arretan medikuaren eta erizainaren pertsonalizazioa berreskuratzea.Oraindik konpontzeko dagoen krisia da; ordea, profesionala pazientearekin eta gizarte-zerbitzuekin bat eginda identikatzea, horixe da hartu behar dugun bidea”. Osasun sailburuak bere esku-hartzean azaldu duenez, gaur egun, osasun-sistemek oso tresna aurreratuak dituzte helburu hori lortzeko. Besteren artean, herritar bakoitzeko sareko Historia Kliniko bakarra nabarmendu du, hauek konektatzen dituena: lehen mailako arreta eta ospitaleko arreta, telefono bidezko kontsultak, mugikorretako aplikazio berriak, Tele-Asistentzia, telefono bidezko Osasun Ahokula eta abar. Hala, “tresna berri horiek guztiak egokiro erabiliz lagundu ahal izango dugu Lehen Mailako medikuen eta erizainen zeregina indartzen”.

 

Jon Darpón sailburuak Sevillan defendatu du lehen mailako arreta indartzea premia nabarmen bat da baita helburu bat ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak legealdi honetarako bete nahi duena. Hala, Osasun Sailaren lerro estrategikoei jarraituz, Sailburuak berriro azpimarratu du gainera lankidetza soziosanitarioan aurrera egiteko premia pertsonen arreta integrala hobetzeko eta gero eta gizarte zahartuago baten eskariei erantzuteko, gero eta gaixotasun kroniko gehiago baita independentzia handiago ere berekin dakartzana.

 

 

Sevillan, 2017ko martxoaren 29an