Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kutsatutako arrautza likidoaren 20.000 unitateko sorta bat geldiarazi du bizkaiko enpresa batean

2017.eko abuztuak 12

Atzo arratsaldean zehar, ostirala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazpen bat jaso zuen, Fipronil intsektizidaz kutsatutako arrautza likido pasteurizatuaren 20.000 unitateko sorta baten berri emanez. Sorta Frantziatik zetorren, eta Bizkaiko enpresa batera bidali zen, elikagai-banaketako kateetan sartuko ziren produktuak egiteko.  Berehala, Osasun Saileko Ikuskaritza Zerbitzuek kutsatutako sorta geldiarazi zuten, produktuak fabrikatzeko edozein prozesutan sartzea ekiditeko eta osasun publikorako arrisku oro deuseztatzeko.

Osasun Sailak datozen egunetan suntsituko du kutsatutako arrautza sorta hori eta zaintza-neurri guztiak aktibatuta ditu alerta honetarako.

         

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 12a