Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, leptospiraren hirugarren kasua egiaztatu dute

2017.eko uztailak 03

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, leptospiraren hirugarren kasua egiaztatu dute eta bitartean, beste bi kasu posibleen mikrobiologia-egiaztapen proba analitikoen emaitzen zain daude.

 

Bestalde, gogoratu berriro ere, leptospiraren inkubazio-aldia 5-14 egunekoa izanik (2 eta 30 egun bitarteko tartearekin) agerraldi epidemiologiko honetarako epea amaituta dagoela eta  beste kasurik gertatzeko probabilitate gutxi dagoela.

 

Nolanahi ere, edozein nobedade balego, Osasun Sailak eta Osakidetzak horren berri ematen jarraituko da.