Eusko Jaurlaritzak oso ongian eutsi dio zorraren perspektibari, egokorretik positibora hobetuta, Fitch kalifikazio agentziaren arabera

2017.eko irailak 07

-       Eusko Jaurlaritzaren kontuen egoera ona berresten da horrela

 

 

Fitch kreditu-kalifikazioko agentziak oso ongian (BBB+) eutsi dio Eusko Jaurlaritzaren zorraren kalifikazioari, perspektiba egonkorretik positibora hobetuta. Hori guztia euskal ekonomiaren indarrari (BPGd-aren hazkundea eta enplegua sortzea), 2017ko lehen seihilekoko zerga-bilketaren emaitza onei eta likidezia-arriskurik ezari esker.

 

 

Horrela, Fitch-en arabera, Eusko Jaurlaritzaren posizioa hobetu egiten da zor publikoa negoziatzeko, kreditu-erakundeen konfiantza handiagoa, eskaera-bolumen handiagoa eta interes-tasa hobea lortuta.

 

Fitch-ek rating-batzorde bat izan du Eusko Jaurlaritzaren kalifikazioa emaitza honekin baieztatzeko:

 

-      Epe luzeko ratinga dibisan: (BBB+)-an baieztatua

-      Epe laburreko ratinga dibisan: (F2)-an baieztatua

-      Epe luzeko ratinga tokiko monetan: (BBB+)-an baieztatua

-      Perspektiba: Egonkorretik positibora berraztertua.

 

Agentzia kalifikatzaileak Eusko Jaurlaritzaren kontuen egoera ona berretsi du erakunde horren aurrean, kontuan izanik hobekuntza-perspektibarekin eusten diola zorra jaulkitzeko kalifikazioari.

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 7 de septiembre de 2017ko irailaren 7an