Eusko Jaurlaritzak "Euskadi Lagunkoia"n sustatutako zahartze aktiboaren sustapena, hurrengo Lisboako Konferentziako eredu

20140925_01_0050_-_copia.jpg

2017.eko uztailak 21

  • “Adin guztietarako gizarte jasangarria-UNECE Ministerial Conference on Ageing”

 

VG 21 07 17

Euskadi Lagunkoia ekimena Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du, adinekoen ongizatea hobetzeko. Ekintza-eredu gisa hautatu dute, irailean Lisboan zahartzeari buruz egingo den nazioarteko konferentziarako, “Adin guztietarako gizarte jasangarria-UNECE Ministerial Conference on Ageing”.

 

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak esan du “pozik dagoela UNECEren jarduketa-ereduak hautatzeko batzordeak Lisboako Konferentziarako hartu duen erabakiarekin; bertan, beste ekimen batzuen artean, irailaren 20tik kartel inprimatuen eta pantaila digitalaren erakusketa eskainiko da”.

 

Eusko Jaurlaritzak jarraitutako eredua, adinekoen lekukotza eta lana aitortzen duena, zahartze aktiboaren beharra nabarmentzen duena eta hiri-espazioak hobetzeko eta adinekoen presentzia eta protagonismo handiagoa izatera egokitzeko 47 udalerritan jarduketak sustatzen dituena, Lisboako Konferentzian ere erakutsiko da, gobernu anfitrioiak Zahartzeari buruzko Ministerioko Konferentziaren barruan inprimatuko dituen zenbait karteletan; Zahartzeari buruzko Ministerioko Konferentzian hainbat herrialdetako ordezkaritzek eta GKEko Foroetako eta Ikerketako Foroetako ordezkaritzek parte hartuko dute.

 

Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako Age-friendly Environments Programme  ekimenean oinarritzen da, eta adinekoei eta erkidegoei beren ahalmen guztia garatzen eta gizartean beren ingurunea, udalerriak, herriak eta hiriak beren behar, nahi eta gaitasunen arabera eraikitzen laguntzen dien tresna da; aldi berean, laguntzak, babesa eta segurtasuna ematen dizkie eta proiektuaren garapeneko lider bilakatzen dira.

 

Zahartze aktiboa eta belaunaldi-erreleboa Europako gizarte-politiken helburu nagusietako bat da. Hilaren 6an, Berlinen Belaunaldi Erreleboari buruzko Hitzaldia izan zen; bertan, hainbat gai aztertu ziren, besteak beste, ugalkortasunaren faktore erabakigarriak, familiak eratzeko elementu eta irizpideak, belaunaldien arteko aldaketak.

 

Holandako La Haya hirian ere beste hitzaldi bat egingo da, Adinekoekin lagunkoiak diren Hiri eta Eskualdeei buruzkoa (WHO Global Network of Age-friendly Cities and Communities), datorren urriaren 2an.