Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro bideratuko ditu museoen jarduera laguntzera (Gobernu Bilera 2017-07-26)

fotoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 26

  • Diru-laguntza jasotzen duten erakundeek Museoen eta Bildumen Erregistroan izena emanda egon beharko dute 

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du 600.000 euro bideratzea Euskadiko Museo Sistema garatzeko diru-laguntzetara. Laguntza-lerro hori Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan izena emanda dauden museo eta bildumentzat da. Guztira 43 erakunde daude zerrenda horretan.

Diruz lagundutako jarduerak honako jarduketa-lerro hauetakoren batekoak izango dira:

  • Bilduma osatzen duten funtsak dokumentatzea, eta hura hobeto ezagutzea.
  • Erakusketa etengabe berritzea eta aldi baterako erakusketak egitea.
  • Museoaren edo bildumaren gaiarekin eta jarduera-esparruarekin bat datozen jarduera didaktikoak eta kultura zabalkundekoak diseinatu eta eskaintzea.
  • Museoaren edo bildumaren gaiarekin eta jarduera-esparruarekin zerikusia duen jakintza zientifikoa sortzea.
  • Kudeaketa hobetzea eta berrikuntza sustatzea. 

2016ko deialdian 38 diru-laguntza eman zitzaizkien 24 erakunde desberdini; gehienak udalak, fundazioak eta museoen elkarte titularrak ziren.