Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro baino gehiago bideratu du nekazaritza eta arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreetako gazte ikertzaileen bekak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2017-10-17)
2017.eko urriak 17
Nekazaritzako elikagaien balio kate osoan etorkizuneko profesionalak trebatzea eta I+G+B-a sustatzea dira PEGA Gastronomiaren eta Elikaduraren Planaren ardatzetako batzuk
Helburua da gazteei laguntzea lehen sektore modernoagoan eta lehiakorragoan sartzen
2018an Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Programako gazteentzako hamabi beka (doktoretza aurrekoak) eta nekazaritza eta arrantzaren sektoreko eta elikagaien sektoreko ingurune zientifiko-teknologikoan eta enpresakoan Teknologoen Prestakuntzarako Programako hamar beka deitzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak bere azken bileran. 2022ra arte, 1.354.450 euro egongo dira berez bekak direnetarako eta 200.000 euro inguru Gizarte Segurantzari atxikitzeko. 2007an eman ziren lehenengo aldiz beka hauek, eta harrez gero 83 beka finantzatu dira guztira gazte ikertzaileentzat eta 114 gazte teknologoentzat.
Nekazaritzako elikagaien industriako balio kate osoan etorkizuneko profesionalak prestatzen jarraitzeko eta I+G+B jarduera bultzatzeko Eusko Jaurlaritza irmoki garatzen ari den politikaren barruan sartzen dira, lehen sektore modernoagoa eta lehiakorragoa lortzeko jarduera estrategikotzat jotzen baita. Hala jasotzen da Eusko Jaurlaritzak berriki onartu duen Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoan (PEGA), zeinak helburu nabarmen hauek ditu, besteak beste: sektoreari jauzi kualitatiboa egiten laguntzea, merkatu globalean dituen berrikuntza eta kalitate ezaugarriak baititu, eta Elikaduraren balio katearen agente guztiak oro har lehiakorragoak izatea lortzea berrikuntzaren bitartez, ezagutza berriak barneratuz eta agente guztien lankidetzaren bitartez.
Era berean, laguntza hauek estuki loturik daude Eusko Jaurlaritzak XI. Legegintzaldirako finkatutako Herrialdearen Helburuetako batzuekin, hala nola hauekin: langabezia %10etik behera jaistea eta gutxienez 20.000 gaztek lehen lan esperientzia eduki dezatela lortzea.
Helburu orokorra
Hitz batean, asmoa da zentro teknologikoetan eta ikerketa zentroetan nagusiki ikerketa jarduerak eta garapen teknologikoko jarduerak egiten arituko diren zientzialarien trebakuntza lortzea, sektorerako interes handienekotzat jotzen diren eta etorkizunari begira proiekzioa daukaten lehentasunezko lerroetan ikerketa taldeak sendotzeko dagoen premiari erantzuten saiatuta. Horrekin, gainera, asmoa da Doktore gradua lortzen duten pertsonak gehiago izatea.
Era berean, bilatzen da teknologoen trebakuntza sektoreko enpresetan, nagusiki garapen teknologikoko eta enpresa berrikuntzako arloetan.
Proiektuak eta helmugako zentroak
Laguntzen onuradun diren pertsonak sektorean erreferenteak diren ikerketa zentroetan sartuko dira, hala nola NEIKERen, AZTIn eta LEARTIKERen. Beketako batzuk, halaber, EHU/UPVko zentro batzuetan garatuko dira.
Proiektu guztiek harreman estua dute elikaduraren balio katearen kate maila batzuekin, bai ekoizpenarekin (izurrien kontrol agroekologikoa) bai gastronomiarekin (elikagaien berrien diseinua eta garapena).
Iraupena eta zenbatekoa
Prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntzen kasuan, kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, eta luzatzeko aukera egongo da, urtetik urtera. Hasierako kontratua eta luzapen guztiak batuta, iraupena ezingo da lau urte baino gehiagokoa izan. Prestatzen ari diren teknologoen trebakuntza programarako laguntzei dagokienez, Dekretuak aurreikusten du laguntzak urte baterako izan daitezkeela edo segidako bi urtetarako; halere, kasu honetan laguntza guztiak bi urterako ematen dira.
Laguntzen zenbatekoei dagokienez, prestatzen ari diren ikertzaileek (doktoretza aurreko bekak) 18.574 euro eskuratuko dituzte lehen eta bigarren urtean, 19.833 euro hirugarren urtean, eta 24.555 euro laugarrenean. Onuradunek, gainera, laguntza osagarri bat edukiko dute. Laguntza osagarri horren zenbatekoa ez da 2.000 eurokoa baino handiagoa izango urteko, eta doktoretza kurtsoetan matrikulazio gastuak ordaintzeko, kongresu zientifikoetara eta lan jardunaldietara joateko, beste ikerketa zentro bazuetan egonaldi laburrak egiteko edo beste kurtso batzuk egiteko erabiliko da, esaterako.
Teknologoen prestakuntzarako laguntzei dagokienez, urtero 13.000 €-z hornituko dira, gehi Gizarte Segurantzako kuota. Onuradunek, gainera, laguntza osagarri bat edukiko dute. Laguntza osagarri horren zenbatekoa ez da 1.000 eurokoa baino handiagoa izango urteko, eta kongresu zientifikoetara eta lan jardunaldietara joateko gastuak ordaintzeko erabiliko da, gastuak justifikatu ondoren.
Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindua EHAAn argitaratzen den egunean kontatzen hasita. Eskaerak, berriz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren menpeko Elikagaien Kalitateko eta Industrietako zuzendari helaraziko zaizkio, helbide honetara bidalita: Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
EKONOMIAREN GARAPENEKO ETA AZPIEGITURETAKO SAILAK 2018RAKO ESTRATEGIKOTZAT ETA LEHENTASUNEZKOTZAT JO DITUEN PROIEKTUEN ZERRENDA
1.- PRESTATZEN ARI DIREN IKERTZAILEENTZAKO LAGUNTZAK
Iraupena: 4 urte
Zk. |
PROIEKTUAREN IZENBURUA |
ESKATUTAKO TITULAZIOAK |
HELMUGAKO ZENTROA |
1 |
Premia bereziak dituzten biztanleen elikadura portaerak neurtzeko metodologia sentsorial berrien garapena |
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua Soziologiako Gradua Psikologiako Gradua; Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua Biologiako Gradua; Biokimikako Gradua; Kimikako Gradua; Farmaziako Gradua; |
AZTI (Derio) |
2 |
Elikagaietan hondakin kutsatzaileak detektatzeko biosentsore entzimatikoen garapena |
Kimikako Gradua; Biokimikako Gradua; Bioteknologiako Gradua; Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua |
AZTI (Derio) |
3 |
Towards an integrated assessment of the Bay of Biscay marine ecosystem |
Biologiako Gradua; Itsas Zientzietako Gradua; Matematikako Gradua; |
AZTI (Sukarrieta) |
4 |
Neurriak eta espezieak hobeto bereizteko datu hidroakustikoak (sonarra eta ekozunda) analizatzeko metodologien garapena |
Matematikako Gradua; Fisikako Gradua; Ingeniaritza Informatikoko Gradua; Ingeniaritza Elektronikoko Gradua; Telekomunikazioen Ingeniaritzako Gradua |
AZTI (Pasaia) |
5 |
METALGEN-Metodologia ez-inbaditzaileak prest jartzea, frisiar arrazako esnetarako behiengan mikrobiomaren, elikaduraren efizientziaren eta metano igorpenaren artean dagoen erlazioa aztertzeko. |
Albaitaritzako Gradua; Biokimikako Gradua; Ingurumen Zientzietako Gradua Biologiako Gradua; Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua |
NEIKER (Arkauti) |
6 |
Labore estentsiboetako eta mahastietako izurre eta gaixotasunen kontrol agroekologikoa |
Ingurumen Zientzietako Gradua Biologiako Gradua; Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua Ingeniaritza Agronomikoko Gradua |
NEIKER (Arkauti) |
7 |
Antibiotikoen erabileraren arrazionalizazioa espezie produktiboetan |
Biologiako Gradua; Biokimikako Gradua; Bioteknologiako Gradua; Farmaziako Gradua; Albaitaritzako Gradua; Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua |
NEIKER (Derio) |
8 |
Etorkizuna ziurra ez dela eta, EAEn Intsinis pinuaren produktibitatea hobetzeko baliagarria den aldaketa genetiko eta epigenetiko baliagarria |
Biologiako Gradua; Biokimikako Gradua; Bioteknologiako Gradua; Genetikako Gradua; Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua Basogintza Ingeniaritzako Gradua |
NEIKER (Arkauti) |
9 |
Hobekuntza Molekularreko Ereduen garapena Hobekuntza Genetikoko programa klasikoak azkartzeko |
Biologiako Gradua; Biokimikako Gradua; Bioteknologiako Gradua; Genetikako Gradua; Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua |
NEIKER (Arkauti)
|
10 |
Hiltegiko hainbat espezietatik datorren okelaren trazabilitatea, autentikotasuna eta kalitatea proteomika eta lipidomikako tekinen bitartez |
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua Biologiako Gradua; Biokimikako Gradua; Bioteknologiako Gradua; Farmaziako Gradua; Kimikako Gradua |
EHU/UPV, Lascaray Ikerketa Zentroa (Vitoria-Gasteiz) |
11 |
Itsasoko hondakinen balorizazioa |
Bioteknologiako Gradua; Ingeniaritza Kimikoko Gradua; Industriako Ingeniaritza Kimikoko Gradua; Kimikako Gradua; Nekazaritza Ingeniaritzako Gradua; Ingurumen Zientzietako Gradua |
EHU/UPV, Gipuzkoako Ingeniaritzako Eskola (Donostia) |
12 |
AGROCOL-nekazaritzako eta industriako hondakinen balorizazioa, kolagenoan oinarritutako produktu biodegradagarriak fabrikatzeko |
Bioteknologiako Gradua; Ingeniaritza Kimikoko Gradua; Industriako Ingeniaritza Kimikoko Gradua; Kimikako Gradua; Biokimikako Gradua |
EHU/UPV, Gipuzkoako Ingeniaritzako Eskola (Donostia) |
2. TEKNOLOGOEN PRESTAKUNTZARAKO LAGUNTZAK
Iraupena: 2 urte
Zk. |
PROIEKTUAREN IZENBURUA |
ESKATUTAKO TITULAZIOAK |
HELMUGAKO ZENTROA |
1 |
Mikroegituraren eragina Nutrizio profil hobetua duten produktuen pertzepzio sentsorialean |
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua Gastronomiako eta Sukaldaritza Tekniketako Gradua Farmaziako Gradua; Kimikako Gradua; Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua; |
AZTI (Derio) |
2 |
Euskal arrantza ontziak PPC berrira egokitzearekin zerikusia duten alderdi teknologikoak, bereziki nahi ez diren harrapakinak (bazterkinak) murriztearekin lotuta |
Itsas Zientzietako Gradua; Biologiako Gradua; Ingurumen Zientzietako Gradua Industri Ingeniaritza |
AZTI (Sukarrieta) |
3 |
Espezie berriak Long Linen |
Itsas Zientzietako Gradua; Biologiako Gradua |
AZTI (Pasaia) |
4 |
Abereen elikadurari lotutako neurri berritzaileen ezarpena, produktuen iraunkortasuna eta kalitatea hobetzera bideratuta. |
Albaitaritzako Gradua; Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua Nekazaritza Ingeniaritzako Gradua; Biologiako Gradua; Ingurumen Zientzietako Gradua Biokimikako Gradua |
NEIKER (Arkauti) |
5 |
Nekazaritzako eta abeltzaintzako berotegi efektuko gasen igorpenen modelizazioa |
Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua Biologiako Gradua; Ingurumen Zientzietako Gradua Mendi Ingeniaritzako Gradua; Ingeniaritza Informatikoko Gradua; Matematikako Gradua; |
NEIKER (Derio) |
6 |
Barazkien gaixotasunen kontrol ekologikoa berotegietako labore intentsiboetan |
Biologiako Gradua; Ingurumen Zientzietako Gradua Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua; Basogintzaren eta Natur Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua; Bioteknologiako Gradua; Ingurumen Biologiako Gradua; Biokimikako Gradua
|
NEIKER (Derio)
|
7 |
Esnetarako behi aziendaren osasungintzaren hobekuntza |
Biologiako Gradua; Biokimikako Gradua; Bioteknologiako Gradua; Farmaziako Gradua; Albaitaritzako Gradua |
NEIKER (Derio)
|
8 |
Labore hidroponikoen ingurumeneko eraginaren murrizketa, ongarri organikoen erabiliz |
Biologiako Gradua; Zientzia Esperimentaletako Gradua Biokimikako Gradua; Kimikako Gradua; Bioteknologiako Gradua; Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua |
NEIKER (Derio) |
9 |
Elikagai berrien diseinua eta garapena |
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua Gastronomiako eta Sukaldaritza Tekniketako Gradua |
LEARTIKER (Markina) |
10 |
Oreinaren eta beste ehiza-espezie batzuen okelaren kalitate nutrizionalaren ebaluazioa |
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua; Biologiako Gradua; Kimikako Gradua; Biokimikako Gradua; Farmaziako Gradua; Bioteknologiako Gradua; Ingeniaritza eta Zientzia Agronomikoko Gradua |
EHU/UPV, Lascaray Ikerketa Zentroa (Vitoria-Gasteiz) |