Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal upategien ordezkaritza handia Fenavin ardoaren azokan

fenavin.jpg

2017.eko maiatzak 09

• Peli Manterolak, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, azoka bisitatu du eta bisitarekin berriro erakutsi du Euskal elikagai industria nazioartera zabaltzeko Euskadi Basque Country estrategiaren barruan ekintza horiei babesa ematen zaiela.

• Politika honen emaitzak agerikoak dira, izan ere, 2016a bikaina izan zen euskal ardoen esportazioetarako, diru sarreren errekorra hautsi baitzen, 209 milioi euro baino gehiagoko sarrerekin.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola FENAVIN azokaren aurtengo edizioan egon da eta Euskadiren standa bisitatu du bertan.  azokak guztira hogeita hamar euskal upategi hartzen baititu. Bisitarekin, berriro ere ikusi da exekutibo autonomoak Euskadiko ardoak honelako ekitaldietan batera agertzea babesten duela, euskal elikagai industriak nazioartera zabaltzeko Euskadi Basque Country estrategiaren baitan merkatuetan posizionatzeko eta sustapen komertzialerako elementu garrantzitsua den heinean.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren laguntzarekin eta Bilboko Ganberarekin koordinatuta, hogeita hamar bat upategi ari dira parte hartzen Ciudad Realen, maiatzaren 9tik 11ra bitartean, egiten ari den FENAVIN ardoaren munduari zuzendutako azokaren bederatzigarren edizio honetan. Euskadiren standak azokan parte hartzen ari diren euskal upategi guztiak hartzen ditu bere baitan, eta 9 zenbakiko pabiloian dago, 165 m2-ko azalerarekin. 

Eusko Jaurlaritzak honelako sustapen ekintzei ematen dien bultzada funtsezko elementua da nekazaritzako elikagaien euskal industria oro har eta, bereziki, mahastizaintzaren eta ardogintzaren industria kanpoan lehiakorragoa izan daitezen eta haien guztien presentzia internazionala ahalbidetzeko duen estrategia erabakigarriaren barruan. Estrategia horren emaitzak agerikoak dira; izan ere, 2016a urte bikaina izan zen euskal ardoen esportazioetarako. 

Gauzak horrela, pasa den urtearen itxieran euskal upategiek ordura arteko salmentarik handienak eginak zituzten kanpoan, esportazioko sarreren marka hautsita, 209,5 milioi eurorekin. Maximo historikora iritsi zen, izan ere, 59 milioi litro saldu ziren batez beste 3,55 euroko prezioan, azken 12 urteetako preziorik handienean, alegia.   Zifra horiek esan nahi dute salmentak %3,1 hazi direla balioan eta %1,6 bolumenean. 

Espainiako ardoaren erreferentziako azoka da FENAVIN. 2015ean, Espainiako 13.000 eroslek eta nazioarteko 60 herrialdetatik etorritako 4.000 eroslek bisitatu zuten bi urtean behin egiten den azoka hau, eta positiboki baloratu zuten erakundeak bultzatutako sistemaren eraginkortasuna, lan metodo pragmatikoekin eta eraginkorrekin negozio egitea helburua izanik eskaintzaileak eta eskatzaileak elkartzeko aukera handia sortzen laguntzen baitu. 

Euskal parte hartzaileak

Agerre Txakolina

Araico

Artomaña Txakolina

Arabako Errioxako Upategien Elkartea-Abra

Astobiza

Señorío De Las Viñas Upategia

Amador Garcia Upategiak 

Baigorri Upategiak

Benetakoa Upategiak

Covila Upategiak

Garcia de Olano Upategiak

Heredad de Aduna Upategiak

Javier San Pedro Ortega Upategiak

Larchago Upategiak

Luis Alegre Upategiak

Miguel Angel Muro Upategiak

Ondalan Upategiak

Ruiz de Viñaspre Upategiak

Señorio de Arana Upategiak

Casado Morales Upategiak eta Mahastiak

Finca de La Rica 

Hiruzta Upategia

Magalarte Lezama – Ieup

Maisulan

Ostatu

Sierra de Toloño

Rezabal Txakolina

Txomin Etxaniz Txakolina

Uno Txakolina 

Vallobera