Euskadik energia garbiarekin inplikatutako hogei bat eskualde hartu ditu

Tapia_Clarckson_Oregi.JPG

2017.eko ekainak 26

  • Arantxa Tapia sailburuak, gaur arratsaldean, Europako ordezkaritzako zuzendari nagusia, Helen Clarckson, egin dio harrera; ekainaren 26aren eta 28aren bitartean, energiaren inguruko lan-agenda eta bisitak izango ditu
  • Energy europe Platform Europako taldeak energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta industriak trantsizio energetikoan duen inplikazioa aztertuko ditu, zehazki horiek guztiek mundu mailan duten eragina
  • Mutrikuko olatuen energiaren instalazioa eta CIC Energigune bisitatuko dituzte, eta zenbait arrakasta-kasu ezagutuko dituzte, BIMEP eta Bidelek, besteak beste, EVEren eta Energiaren Klusterraren eskutik

Euskadik, egunotan,  Plataforma Energetikoa (Energy Transition Platform) osatzen duten nazioarteko ordezkariak hartuko ditu. Trantsizio energetikorako politikekin sentikorrak diren hogei bat eskualdetako ordezkariak; horren bidez, energia garbiko ekimenen garapena eta ezarpena sendotu nahi da eta horiei eutsi.

Trantsizio energetikoaren plataformaren helburua da eskualdeen sarea sortzea; eskualde horiek, lankidetzan oinarritutako lanaren bidez, beren eragin-eremuen deskarbonizazioa bizkortzeko beharrezko euskarria eta ezagutza eskuratuko dituzte, efizientziaren eta energia garbien aldeko apustuaren bidez.

Ekimenean Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza du, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren bidez; ekimenak 2016aren hasieran ekin zion ibilbideari, oso industrializatuta dauden eskualdeak eta ikatzaren mendekotasun handia duten eskualdeak konektatzeko. Hiru lan-ildo ditu:

- Trantsizio energetikoko esperientziak aztertu eta partekatzea

- Aldaketa honetan esperientziak eta ekimenak partekatzeko aukera ematea

- Trantsizioaren erronketan oztopoak gainditzea, politika berritzaileak diseinatuz eta hartuz.

Energy europa Platform plataformaren iritziz, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko, beharrezkoak dira praktika eta kasu zehatzak, iraunkorrak eta egingarriak, karbonoaren kontsumoa murriztu ahal izateko.  Hori horrela, eragile parte-hartzaileek berrikuntzaren bidez eta Europako eskualdeen hausnarketa partekatuaren bidez eskura daitezkeen aukerak dituzte jomuga.

Euskadi, berrikuntza energetikoko kasu errealak egiaztatzeko eskualdea

Lana bi fasetan garatzen da: parte-hartzaileen esperientziak aztertzeko eta erronkak eta ereduak partekatuz ikasteko foroa, eta berrikuntzako laborategia, laborategi horretan gobernuek hertsiki lanean dihardutela, ekimen berritzaileenak zabaltzeko oztopoak batera gaindituz.

Egunotan, Euskadin hiru eduki zehatzen inguruko eztabaida izango da –horiek beren “berrikuntza-laborategiak” dituzte–: “Energia berriztagarriak” (Community Renewables);  “Efizientzia energetikoa”  (Energy Efficiency in Buildings) eta “Industriaren inplikazioa trantsizio energetikoan” (Involving Industry in Energy Transition).

Parte-hartzaileek, Euskadin dauden bitartean, Mutrikuko olatuen energiaren instalazioa bisitatuko dute; CIC Energigunen (Miñano) lan-jardunaldia egingo dute, eta Energiaren Euskal Erakundeak eta Energiaren Klusterrak sustatzen dituzten politikak ezagutuko dituzte; gainera, ekimenak azalduko dituzte, besteak beste, BIMEP, Bidelek Sareak proiektua, Euskadiko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza onen adierazle gisa.

Eskualde parte-hartzaileak honako hauek dira: Alberta, Basque Country, California, Hauts-de-France, Lombardy, Minnesota, North Rhine-Westphalia (gobierno que lidera la iniciativa), Silesia, South Australia, Upper Austria and Wales. Ekimena Mercator Fundazio alemanak sustatu zuen, eta zenbait erakunderen laguntza du, besteak beste, Grantham Instituterena eta Imperial Collegerena.

OHARRA komunikabideentzat: Argibide gehiagorako, Aitor Oregi Eusko Jaurlaritzako energia-zuzendariarekin, Europako Plataforma honek Euskadin duen ordezkariarekin, jar zaitezkete harremanetan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren prentsa-kabineteko telefonoen bitartez.