Euskadik bere diseinua erakusgai jarri du

2017.eko maiatzak 24

Basque Living espazioa, Habic Ekipamedu, Egur eta Diseinuaren Euskadiko Clusterrak bultzatutako gunea da. Gunearen ateak gaur zabaldu dira Tabakaleran, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua bertan izan delarik.

Espazio honetan enpresa ezberdinen lana eta esfortzuak bat egiten dute, eta Basque Country herrialde-marka indartzea eta promozionatzea lortu dute, berrikuntzan  eta nazioartekotzean arreta berezia jarriz gainera.