Euskadik 57.978 tona beira birziklatu zituen iaz, 101 ontzi pertsonako

2017.eko martxoak 15

  •  Gipuzkoa da Estatu mailako sailkapeneko lehena: 35 Kg beira luze biztanleko
  •  Hiritarren parte-hartzea errazteko xedearekin, edukiontzi-parkea % 4ean handitu eta 10.366 unitate daude egun erabilgarri  
  • Hiritarron konpromisoari esker, 39.000 zuhaitz landatu eta 100 urtez zaintzeak dakarren pareko balioa duten CO2 tona gutxiago isuri dira

 Gasteiz, 2017ko martxoaren 15a.- Euskal Herriko herritarrek 57.978 tona beira birziklatu zituzten guztira, edukiontzi berdean, 2016. urtean zehar. Horrek, % 1,1eko igoera suposatzen du 2015. urtearekiko. Ecovidriok, Beiraren birziklatzeaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko entitateak, 221 milioi ontziren gaikako bilketa kudeatu zuen, hau da, 101 ontzi pertsonako.

Zenbaki horiei esker, Euskal Herria birziklatzearen abangoardian mantendu da.  Balearrak dira aurretik dauden bakarrak, bertan 33 kilo beira birziklatu baitituzte pertsonako. Erkidego horren turismo-dentsitate altua aintzat hartu beharra dago halere, aipatuak beirazko ontzien kontsumo handiagoa baitakar. Euskal Herriaren kasuan Ecovidriok, Beiraren birziklatzeaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko entitateak, 221 milioi ontzi baino gehiagoren gaikako bilketa kudeatu zuen.

Euskadiko tasa Espainia osoko batezbestekoa -16,2 kilo beira biztanleko- baino 10 puntu gorago dago. Euskadik, bere atzetik datorren Nafarroak baino 1,6 kilo gehiago birziklatu ditu, Errioxak baino 2,7 kilo gehiago eta Kataluniak baino 7,5 Kilo gehiago.

2012 eta 2016 bitartean, edukiontzian jasotako beirak % 6ko igoera izan du Euskal Herrian -54.666 tonatik 57.978 tonara-; biztanleko tasa, aldiz, 24,9 kilotik 26,2 kilora pasa da lau urte hauetan.

Lurraldeka, Gipuzkoa izan zen gehien birziklatu zuena (35,7 Kg/biz.); Araba zetorren gero (23,4 Kg/biz.) eta Bizkaia ondoren (21,6 Kg/biz). Nabarmentzekoa da ere Gipuzkoa beira gehien birziklatzen duen lurraldea dela Estatu mailan. Donostia bere hiriburuak beira gehien birziklatzen duen lurralde-hiriburua da: 38 Kg/biz. 

  

Euskadi

26,5 Kg/biz

Gipuzkoa

35,7 Kg/biz

Araba

23,4 Kg/biz

Bizkaia

21,6 Kg/biz

Estatu mailako batezbestekoa

16,2 Kg/biz

 

 

 

 

Hiritarren parte-hartzea errazteko xedearekin, edukiontzi-parkea % 4ean handitu eta 10.366 unitate daude egun erabilgarri. Ondorioz, edukiontzi bat dago 211 biztanleko, Estatu mailako batezbestekotik gora dagoen datua.

Datu horiek guztiak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak aurkeztu ditu gaur, Gasteizko Eusko Jaurlaritzako egoitzan egin den prentsaurrekoan. Ecovidrioko Zonako gerente Oskar Acedo bertan egon da ere. Sailburuak azpimarratu duenez, "euskal gizarteak ingurumenarekin duen konpromisoa ez da adierazpen erretorikoetara mugatzen, baizik eta natura ingurunea babesten eta gure bizimoduak ingurugiroan dituen eraginak minimora gutxitzen lagunduko duten jarrera eta portaeretan islatzen da.

Zentzu horretan, Iñaki Arriolak nabarmendu duenez ontzien bilketari eta birziklatzeari esker “osagai horiek ez dira hamarkadetan eta mendetan zehar kutsatzen egongo eta erabilera berri bat ematen diegunez, ekarpen garrantzitsua egiten diogu natura ingurunearen babesari eta gure erronka handienaren aurkako borrokari: klima-aldaketa, alegia”.

Ingurumena eta klima aldaketa

Beiraren birziklatzea funtsezko osagaia da klima-aldaketaren aurkako borrokan. Edukiontzietan utzitako beirari esker, euskal biztanleek ondokoa lortu zuten:

  • 40.000 zuhaitz landatu eta 100 urtez zaintzeak dakarren pareko balioa duten CO2 tonen isurketa saihestea.
  • 128.000 MWh indar aurreztea, Bilbo 3 hilabete luzez argitzeko adina.
  • Birziklatutako ontziak zutik jarriz gero, Kontxako Badiaren azalera 80 aldiz baino gehiago okupatuko zuten. Azkenik, naturatik 69.600 tona lehengai ateratzea ekidin da ere.

 

Ecovidrioko Zonako gerente Oskar Acedoren arabera: “Emaitza bikain hauek berri oso ona dira euskal gizartearentzat, jarrera jasangarri eta arduratsu bat sendotzen baitute; eta, ingurumenarentzat eta klima-aldaketaren aurkako borrokarentzat gehienbat.Zenbaki horiek edukiontzi bidezko ereduaren eraginkortasuna, indarra eta potentziala berresten dute, erkidegoan ia 20 urtez jarrita egon diren honetan.Ez dago autokonplazentziarako lekurik, baina.Euskadik urteak daramatza erreferentzia izaten birziklatzeari eta herritarron konpromisoari dagokienean eta, guztion artean, beirazko ontzien % 100a birziklatzeko helburua lortuko dugu”.

Sentsibilizazioa eta ostalaritza:ekintzaren ardatzak Autonomia Erkidegoan

Beira birziklatzeko katea beirazko hondakinak edukiontzi berdean botatzeko keinuarekin hasten da. Horren ondorioz, Ecovidriok 20 sentsibilizazio-ekimenetik gora abiarazi ditu Euskadin: besteak beste, ‘Erronka Solidarioa’ kanpaina, beiraren birziklatzea arabarren artean sustatzeko xedearekin, zeinean Save The Children erakundearen aldeko erronka solidario bat egon den.

Gazteen sentsibilizazioa funtsezko lan-ildoa da entitatearentzat eta, ondorioz, 2016. urtean zehar kanpaina ezberdinak egin zituen, Eitbrekin batera, nerabeak beiraren birziklatzearen inguruan kontzientziatu eta beraien artean ohitura jasangarriak sustatzeko helburuarekin.

Horeca Plan Nazionalaren baitan, Ecovidriok sentsibilizazioa sustatzeko jarduketak eta beira birziklatzeko bitartekoak helarazteko ekimenak gauzatu ditu, euskal ostalarien beharretara egokituta. Arlo horren baitako birziklatzearen inguruko kontzientziazioa sustatzeko, hain zuzen ere, entitateak harreman zuzenak izan ditu 2.400 ostatu baino gehiagorekin eta kubo bereziak banatu ditu, beira-hondakinen garraioa errazteko.

 

Beiraren birziklatzea, Estatu mailan

2016an zehar 752.234 tona beira birziklatu ziren, edukiontzi berdearen bitartez: hau da, 16,2 Kg eta 62 ontzi pertsonako. Ecovidriok, Beiraren birziklatzeaz Espainian arduratzen den irabazi-asmorik gabeko entitateak, % 4ko igoera izan zuen gaikako bilketari dagokionean, bigarren urtez jarraian ekonomia suspertu zenetik. 2016n 9.200 edukiontzi berri instalatu ziren, parkea % 5ean handituz 211.876 edukiontzira iritsi arte. Horrek esan nahi du Espainia biztanleko edukiontzi gehiago dituzten Europako herrialdeen artean dagoela: iglu berde bat 220 biztanleko.

Edukiontzien bidez eginiko birziklatzeari beste iturri ezberdinen[1] bidez eginiko birziklatzea gehitzen badiogu, 2016ko beiraren birziklatzearen tasa % 73koa dela esan daiteke. Horrek, hiru puntutik gorako igoera suposatzen du Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen (MAPAMA) Ministerioak argitaratu dituen azken datu ofizialekin alderatuta, aipatu tasa % 69,7an[2] kokatzen baitute. Honela, Europar Batasunak ezarri zituen eskakizunak (% 60) baino 10 puntu gorago dago Espainia.

Ecovidriori buruz

Ecovidrio 1998. urtetik Beiraren birziklatzeaz Espainian arduratzen den irabazi-asmorik gabeko entitatea da. Konpainiak birziklatze-katea osotasunean kudeatzen du: sentsibilizazio-ekimenak, gaikako bilketa, beirazko ontzi-hondakinen garraio eta tratamendua eta osteko merkaturatzea.

Ecovidriok zerbitzu publiko eta unibertsala eskaintzen du biztanlearentzat eta kudeaketa-eredu eraginkorra jartzen du, ingurumenaren zein ekonomiaren aldetik, beren produktuak beira bidez ontziratzen dituzten konpainien esku.

Egun, 8.000 ontziratze-enpresak ahalbidetzen dute birziklatze-sistema, beren ekarpenari esker. Ecovidrion integratutako arloek Espainiako BPGaren % 3 luzea suposatzen dute eta beirazko ontzien % 99a merkaturatzen dute.



[1] HHS plantak eta ikuskatutako operadore pribatuak.

[2] 2014ko azken datu ofizialak. Ecovidrio, SIGRE eta ANFEVIren datuak erabiliz kalkulatzen du tasa MAPAMAk.