Euskadi azkena ematen ari zaio Gripeari

gripe_eus.jpg

2017.eko otsailak 22

Gripearen intzidentziak beherantz jarraitzen du eta azken bi hilabeteetako indize baxuenean da, 100.000 biztanleko 61,8 kasuren tasarekin, epidemiaren atalasearen (52,52 kasu ehun mila pertsonako) azpitik oso gertu.                                                                                                                

Gripearen denboraldiaren hasieratik, 228 kasu larri erregistratu dira, konfirmatutako gripearekin ospitaleratutako pertsonena, haien adina batez beste 71 urte izanik. %93k klonplikazio arrisku-faktoreak zituzten gripeak eraginda.  Denboraldiaren hasieratik 24 pertsona hil dira, 78 urteko batez besteko adinarekin, eta horietatik %46 ez zeuden txertatuta. 

Lehen Mailako Arretako zentroetan 591 kontsulta hartu dituzte gripe-sindromeagatik, %50 gutxiago aurreko astearen aldean. 

Bidalitako laginetatik egin diren isolamenduek adierazi dutenez, birus gehiengodunak AH3 motakoa izaten jarraitzen du. 

 

Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren  22ean