Espainiako Epaile Magistratu eta Dekanoen XXVII. Jardunaldien amaiera

Jardunaldien amaiera

2017.eko urriak 18

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak Espainiako Epaile Magistratu eta Dekanoen XXVII. Jardunaldien amaieran parte hartu du. Bertan hitz egin dute Rafael Catalá Justiziako Ministroak, Fernando Grande Marlaska Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kideak eta Aner Uriarte Bilboko Dekanoak.

Jardunaldiak Bilbon egin dira urriaren 16tik 18ra bitarte Justizia Auzitegi Nagusian. 

Eztabaidatutako gaien artean daude ustelkeriaren aurkako borroka, Planta Judizialaren egokitzapena, Espediente Judiziala eta Justiziaren Modernizazioa.