Eskolako plazatik metroaren 3. Lineara daramaten sarbideko kanoia eta igogailua abuztuaren 7an hasiko dira zerbitzua ematen

Uribarri2.jpg

2017.eko abuztuak 04

Eskolako plazatik metroaren 3. Lineara daramaten sarbideko kanoia eta igogailua abuztuaren 7an hasiko dira zerbitzua ematen

Eskolako plazatik Bilboko metroaren 3. lineara daramaten sarbideko kanoia eta igogailua astelehenean, abuztuaren 7an, hasiko dira zerbitzua ematen. Azken ukitu batzuk falta diren arren, plaza osoa ostiralean, abuztuaren 11n, zabalduko da. Zabalgunearen azalera osoa 1.800 metro karratukoa da.

Eskolako plazako sarbideko kanoia eta igogailua irekitzen direnean, 3. lineako Uribarriko geltokiko sarbide eta irtengune guztiak osatuta geratuko dira. Aipatutakoa, C Zeharkalekoa, bere igogailuarekin, Balendin Berriotxoa kalekoa eta Zumalakarregikoa.

 Eskolako plaza, Bilboko metroaren 3. linearen eraikuntza lanek bultzatu dituzten hirigintza arloko zaharberritzeen beste adibide bat da. Oraingo honetan, fosteritoa eta igogailua egitean, 1.800 metro karratuko zabalgunea berriro urbanizatu da, erdi ingurua baldosa granitikoarekin eta beste erdia hormigoi inprimatuarekin.

 Metroaren linea berriak dituen sei kilometroetan eta zazpi geltokietan zehar, asko eta asko izan dira trenbideko lanak hiriko zenbait gune berriztatzeko baliatu direla erakusten duten adibideak. Uribarriko geltokian bertan, Balendin Berriotxoa kaleko sarbideko ahoaren eraikuntza, Trauko kalearen parte bat oinezkoentzako egokitzeko baliatu da.

 Adibide nabarmenena Matikoko geltoki berria eta bertako trenbideak lur azpian sartzea izan da. Lan horiek Artasamina eta Tiboli kalearen arteko trenbide trintxera kendu dute eta, horrela, lurgaineko 60.000 metro karratu libre utzi ahal izan dira, herritarren erabilerarako eta gozamenerako.