EAE-ko merkataritza banaketan diharduten enpreesei edo entitateei deialdia

Argitalpen-data: 

HELBURUA:

2018ko seihilabeteko batean zehar (urtarrila-ekaina edo uztaila-abendua) Merkataritza Zuzendaritzako bekadunak praktiketan izatea.

ONURADUNAK:

EAEko Merkataritza-enpresak edota merkataritza-banaketarekin erlazionatutako entitateak.

BEKADUNAK EGIN BEHARREKO LANAK:

Bekadunak hartzen dituen entitateak prestakuntza-plana proposatuko du eta, behin Merkataritza-Zuzendaritzak onartutakoan, pertsona bekadunak aurrera eramango du praktikaldian zehar.

Programa horrek gutxienez honelako jarduera bat barne hartuko du:

  • Merkataritzako aholkularitza teknikoa ematea.
  • Merkataritzari lotutako ikerketak egitea.
  • Bezero-etorrera edo salmenta- kopurua areagotzeko dinamizazio-ekintzak.
  • Leihakortasuna sustatzen duten ekintzak edo merkataritza-banaketako enpresen funtzionamendua hobetzen lagunduko duten ekintzak.

Prestakuntza Planaren beste zehaztasun batzuk:

  • Praktikaldia ( lehenengo edo bigarren seihilabetekoa).
  • Egingo diren jarduerak.
  • Ebaluazio- eta tutoretza-sistema.
  • Lanaldia, ordutegia eta oporaldiak.
  • Zein lantokitan egingo diren praktikak.
  • Tutoretza bere gain hartuko duen pertsonaren izena eta lanpostua. 

Pertsona bekadunek enpresa-proiektuei egindako ekarpena bideratuko dela “Merkataritza Banaketa Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa“ ikastaroan jasotako prestakuntza teorikoa osatzera (Ikastaro hori EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean ematen ari da). Bekadunek ezin izango dituzte inola ere lanpostu bati dagozkion erantzukizunak bere gain hartu.

ENTITATE HARTZAILEAK HARTZE DITUEN KONPROMISUAK:

Bekadunari lantoki egokia ematea, eremuari, argitasunari, kokapenari, ekipo informatikoari eta garbitasunari dagokionez. 

Entitateko tutore bat izendatzea, prestakuntza-plana beteko denaren arduraduna izango dena praktikaldi osoan. Tutore horrek lagunduko dio bekadunari entitatearen proeiktuan sartzen, ahalik eta bekadunak praktikaldian etekin handiena lor dezan.

Merkataritza Zuzendaritzak gainbegiratzea ahalbideratzea, tutorearen eta Zuzendaritzako beken programaren arduraduna den teknikariaren arteko koordinazioaren bitartez. Horretarako txostenak, bilerak edo bisitak adostuko dira.

IZANGAIEN HAUTAKETA:

Honen arabera hautatuko dira izangaiak:

  • Prestakuntza-plana egokitzea beka-programaren helburuei, merkataritzan aholkulari teknikoak prestatzeko.
  • Entitate eskatzaileak duen langilegoaren egitura, bekadunari laguntza emateko.

Positiboki balioetsiko da bekadunek honelako proiektuetan parte-hartzea: establezimendu berriak jartzea, jarduera berritzaileak, kanale alternatiboak irekitzea, modernizazioa edota merkataritza banaketa arloan ekimen edo erronka bereziak hartzen dituztenak.

AURKEZTEKO DOKUMENTAZIOA:

Eskabidea (DOC, 67 KB) behar bezala Beteta (posiblea izango da bat baino gehiago aurkeztea).

ESKAERA EPEA:

2017ko azaroaren 17ra arte.

ESKAERA AURKEZTEKO ETA ARGIBIDEAK JASOTZEKO LEKUA:

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzan aurkeztuko dira eskaerak.

Donostia-San Sebastián kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Tel.: 945 01 99 64
posta elektronikoa: a-arbulu@euskadi.eus