Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen lau zirkulazio eskainiko ditu abuztuaren 12tik 15era

museo_ferrocarril.jpg

2017.eko abuztuak 11

Abuztuan, asteartetik ostiralera, diesel trakzioko trenek zirkulatuko dute

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenen lau zirkulazio eskainiko ditu abuztuaren 12tik 15era.

Tren horiek irteera ordutegi hauek izango dituzte Museotik (Azpeitia) Lasaora:

  • Larunbata, abuztuak 12: 12:30ean eta 18:00etan.
  • Igandea, abuztuak 13: 12:30ean.
  • Astelehena, abuztuak 15: 12:30ean.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia hau da:

  • Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
  • Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Diesel trenen astegunetako zerbitzua

Abuztuaren 1etik aurrera, abuzturako programatu diren astegunetako (asteartetik ostiralera) diesel trenek zirkulatuko dute. Zirkulazio horiek 12:30ean eta 18:00etan abiatuko dira Azpeitian dagoen Burdinbidearen Euskal Museotik.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europa osoko tren bilduma hoberenetakoa du, mota guztietako ibilgailuekin, lurrun lokomotorak, dieselak, elektrikoak, automotoreak eta mota guztietako bagoiak. Horrez gain, Museoak Euskadiko makina-erreminta multzo hoberenetakoa ere eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bitartez, eta XIX. mendearen amaieratik trenean erabilitako uniformeen bilduma eta mundu osoko tren erloju bildumarik hoberenetakoa.

Jendearentzako informazioa

  • Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
  • Informazio telefonoa: 943 15 06 77
  • Faxa: 943 15 07 46
  • Helbide elektronikoa:museoa@euskotren.eus

Webgunea: www.euskotren.eus