Britainia Handiko Gobernuaren ordezkaritza bat Euskadi bisitatzen ari da, bertako trenbide proiektuen aurrean interesa erakutsiz

2017.eko apirilak 27

  • Erresuma Batuak interesa adierazi du Euskal Yaren proiektua eta bere kudeaketa eredua ezagutzeko.
  • Euskadik Londresen ofizina berria ireki eta aste batzuetara burutu da bisita
  • Brexitak sektoreko enpresentzako aukera berriak sortu ditzak

Britainia Handiko Gobernuaren ordezkaritza batek Euskadi bisitatzen ari da gaur eta bihar, Eusko Jaurlaritzaren trenbide azpiegiturak eta proiektuak zuzenean ezagutzeko. Erresuma Batuko taldeak interes berezia du Euskal Y-aren garapenean eta hirietan izango duen integrazioan, beraiek ere, Londonetik Birminghamera joango den eta antzeko ezaugarriak dituen abiadura handiko sarearen eraikuntza lanetan murgilduta baitaude, HS2 bezala ezagutzen den sarea.

Bi egun horietarako prestatu den agenda estuaren barruan, High Speed Two (HS2) sozietate publikoko teknikariek eta Britainiar Gobernuko Department for Transport-eko arduradunek osatutako ordezkaritza eta Eusko Jaurlaritzako agintariek, teknikariek eta Euskal Trenbide Sareko (ETS) eta Euskotreneko zuzendari nagusiek osatutako euskal ordezkaritzaren arteko bilerak gauzatu dira.

Aztertuko diren gaien artean, Euskal Gobernuak, ETSren bidez, exekutatzen ari den Gipuzkoako lurraldeko tartearen eraikuntzarako estatuko gobernutik eginiko “enkomienda” formula eta adostutako kudeaketa eredua dago.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak Garraio Agintaritza gisa bete nahi duen lekua aztertu da, horrela, kasu honetan Euskotrenen bitartez, hirien arteko (intercity) eta mugaz gaindiko lurralde mailako bidaiari zerbitzuen operadore izateko aukera eskainiz, eta plataforma logistikoen bidez merkantzien trafikoaren kudeaketan parte hartu ahal izateko.

Bizkaiko Garraio Partzuergoa edo Bilboko Udala bezalako beste erakunde batzuetako ordezkariekin izango dituzten bilerez gain, ordezkaritza britainiarrak zenbait trenbide azpiegitura bisitatuko ditu, Bizkaiko hiriburuko tranbia, Bilboko Metroaren geltoki bat, Herrerako eta Loiolako geltokiak, euskal Y-aren Gipuzkoako Urnieta-Hernani tartea eta CAFek Beasainen dituen instalakuntzak.

Londresen, Euskadiren bulego berria

Ordezkaritza britainiarraren bisita, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Londonen bulegoa ireki eta hiru aste geroago etorri da. Bulego horren helburua, Euskadiko enpresek Erresuma Batuan duten presentzia indartzea da.

Euskadiko bulegoaren irekiera, Brexit-ak eragin duen zalantza egoerarekin iritsi da, eta Euskadi bereziki adi baitago Erresuma Batuan sor daitezkeen aukera berrien aurrean. Hori dela eta, eta bisitaren garrantzia kontutan hartuta, Londreseko bulegoko arduradunak, Pablo Fanok, jardunaldian parte hartu du.

Herrialde hori lehenengo lau postuetan dago Euskadiko konpainien esportazioen jomugen artean. Gaur egun berrogeita hamar baino gehiago dira Erresuma Batuan dauden euskal sozietateak, oso sektore anitzetan, automobilgintzan, energian, aire-espazio industrian, ingeniaritza zerbitzuetan, finantza zerbitzuetan eta tren industrian.

Euskadin, tren merkatuko zenbait nitxotan lider diren enpresak daude, Sener, dagoeneko HS2rekin lanean ari dena, CAF edo Danobat, besteak beste, eta gainera, berrikuntzari dagokionez enpresa guzti horiek oso leku garrantzitsuan kokatuta daude.

SENER, gainera, EDP (Engineering Delivery Partner) kontsortzioko kide da. Kontsortzioak bere gain dauka 230km luze dituen Londres-Birmingham abiadura handiko linea berriaren diseinu, eraikuntza eta martxan jartzea.

Kontsortzioak obra zibilari dagozkion pakete nagusien kontratazioaren prestakuntzan asistentzia ematen du, baita trenbide sistema eta estazioei dagozkienetan ere. Horrez gain proiektuaren ingeniaritzaren, eraikuntza eta zerbitzua ezartzearen zuzendaritza, koordinazioa eta ikuskapena

CH2M/Atkins/SENER taldea zeharo integratuta dago HS2 LTDn eraikuntza eta diseinu prozesuetan epe luzeko eraginkortasuna bultzatzeko.

Aurreikuspenen arabera 2017an hasi eta 2026ra bitartean proiektua faseka jarriko da martxan, nahiz eta prestakuntza lan batzuk 2016an abiatu ziren.

Elkarlanaren aurrekariak

Bisita honen aurrekariek iazko amaierara garamatzate. Orduan lan talde bat aktibatu zen, ETS-Euskotren eta HS2 britainiarraren artean. Foro horren barruan, bi enpresetako ordezkaritza batek High Speed Twok Londonen dituen instalazioak bisitatu zituen, eta intereseko zenbait alorretan lanerako mahaiak osatzea adostu zen. Mahai horietan landu beharreko gaien artean hauek daude: koordinazioa eta akordio politikoak, legediaren garapena, plangintza eta trenbideko diseinu eta eragiketa teknikoak.