Biozientzien sektoreari bultzada handia emango dio Viraglen Vector Core enpresaren iritsierak

2017.eko irailak 15

Ia 10 miloiko inbertsioa egingo da Donostian martxan jarriko den produkzio zentroan, eta kualifikazio altuko 50 lanpostu sortuko dira

Europa mailan terapia genetikoan erabiliko diren bektore biralak egingo dituen lehen enpresa izango da. Euskadi erakargarria dela frogatzen du Viralgen Vector Core enpresaren etorrerak eta aldi berean, gure lurraldea munduan kokatzeko aukera ere emango du.

-Euskal bioenpresek krisiari ihes egiteko eta etorkizuneko ekonomia ereduan sakontzeko ezaugarriak batzen dituzte: I+Gean inbertsio altua egiten dute, kualifikazio altuko lanpostuak eskaintzen dituzte, eskari oso espezializatua dute eta mundo mailako merkatuei zuzenduta daude. 80 bat entitate dira gaur egun esparru honetan lanean dabiltzanak, 1.200 pertsonei lana emanez (Euskadi osoan I+Gren alorrean  dabilen profesionalen %6,4) hauetako asko emakumeak.

Instalazioak Euskadin jartzearen erabakiaren arrazoiak, nazioarteko talentua erakartzeko daukagun gaitasuna eta administrazioaren inplikazioa bera izan dira, oso denbora gutxian lortu duelako honelako azpiegitura bat kokatzeko beharrezko diren aurrerapausoak emateko.