Bingen Zupiria sailburua Portugalete eta Euskadiko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren aurkezpenean izan da

portugalete.jpg

2017.eko uztailak 13

Elai-Alai elkarteak antolaturiko Portugalete eta Euskadiko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren aurkezpenean izan da Bingen Zupiria sailburua. Aurten ere munduko hainbat txokotako dantza eta musika taldeak bilduko dira Portugaleten. 43. edizio honetan, bost herrialdetako taldeak arituko dira dantzan: Poloniakoak, Mexikokoak, Indiakoak, Errusiakoak eta Ekuadorrekoak. Horiez gainera, Kolonbiako talde bat ere igoko da oholtzara, hain zuzen ere, Bilboko emankizunean.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Portugaleteko Udalak babesten dute jaialdi hau. Aurten, uztailaren 17tik 20ra bitartean egingo da, Portugaleteko Canilla pasealekuan. Hantxe arituko dira nazioarteko taldeak dantzan, egunero, 21:30etik 23:00etara arte. Lehenengo egunean, hots, hilaren 17an, elkarte guztiak aldi berean arituko dira dantzan, eta tartean izango da jaialdia antolatzen duen elkartea ere, Portugaleteko Elai-Alai elkartea.

Informazio guztia esteka honetan kontsulta daitezke.