Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Museum Cemento Rezola bisitatu du gaur

rezola.jpg

2017.eko uztailak 19

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Museum Cemento Rezola bisitatu du gaur, Joxean Muñoz Kultura sailburuordearekin batera. Donostiako museo honetako ordezkariekin laguntzaz, gune hau ezagutzeko aukera izan dute eta industria honek Añorga auzoan izan duen garrantzia bertatik bertara ezagutu ahal izan dute.

Zementuaren industriaren inguruko ezagutza indartzeko helburuz jaio zen museo hau 2000. urtean. Proiektuak Cementos Rezolako sortzaileak eta langileak ere omentzen ditu. Fabrikak izan zuen ikastetxean kokatuta dago museoa eta hiru areto ditu: auditorioa, erakusketa iraunkorra eta aldi baterako erakusketen aretoa.