Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Alberto Zerainen omenezko ekitaldian izan da

Azaroak_12.jpg

2017.eko azaroak 11

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Alberto Zerain mendizalearen omenezko ekitaldian izan da, Gasteizko Europa Jauregian. Ekitaldi honetan bere hurbilekoek, mendizaletasunaren munduak eta Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundiko zein Gasteizko Udaleko agintariek omendu dute bere izaera eta ibilbidea. Gasteizko Udalak Seme Kutuna izendatu du, eta guztiek era hunkigarrian gogoratu dute udan Nanga Parbaten hildako mendizale handia.