Atzerrian egonaldia eta enpresa praktikak finantzatzen dituzten 410 Global Training beken izenematea zabaldu da

global_training.jpg

2017.eko ekainak 24

  • Batez beste 8 hilabeteko egonaldiarekin, 30 urtetik beherako gazteek formazioa jasoko dute eta atzerrian lan esperientzia izateko aukera izango dute, hilean 1.358 euroko beken bidez
  • Helburua da atzerrian esperientzia hartzea, edozein kontinentetako herrialdeetan eta sektore anitzetan
  • Izenemate epea uztailaren 14an amaituko da, eguerdiko 12tan, eta informazio gehiago www.euskadi.eus webgunean eskuratu daiteke

Edizio honetarako hautatutako entitate laguntzaileen bidez Eusko Jaurlaritzak 410 Global Training bekak eskuratzeko izenemate epea zabalik du.

Gutxienez 6 hilabeteko bekak dira eta gehienez urtebetekoak izan daitezke, eta entitate laguntzaileek eginiko eskaintzari erreparatuz, batez beste 8 hilabetekoak izango dira, entitate hauek eskaintzen dituzten luzapenei esker.

Bekak, goi mailako ikasketak dituzten 30 urtetik beherako gazteei bideratuta daude (lizentziatuak edo Lanbide Heziketako ikasketak). Enpresa edo entitateetan praktikak egingo dituzte hilero 1.358 euro inguruko poltsa ekonomikoarekin. 

Aurten 7 dira entitate laguntzaileak:

  • Fundación Novia Salcedo, 60 beka
  • AFM elkartea, eta Ikaslan; 60 beka
  • HETEL elkartea, Confebask eta Adegi; 60 beka
  • Garapen elkartea eta Donostiako Sustapena; 60 beka
  • UPV-EHU; 60 beka
  • Deustu eta Mondragon Unibertsitateen elkartea; 55 beka
  • Euskal Ganberak; 55 beka

Mugikortasun profesionaleko praktikak nazioarteko enpresetan egingo dira, horietako asko lehen mailakoak eta sektore ezberdinetakoak. Honek diziplina profesional anitzetan hezkuntza aukera oso ezberdinak eskaintzen dizkie gazteei.

Aurreko edizioetan Brasil, Mexiko, Amerikako Estatu Batuak, Txina, Japon eta beste hainbat herrialdeetan egin dira praktika hauek.

Izenemate epea uztailaren 14an itxiko da (eguerdiko 12.00tan) eta aukeraketa prozesua aipatutako entitate laguntzaileen esku geratuko da.

Interesa duten gazteek entitate kolaboratzaile bakar baten bidez egin beharko dute izen ematea, eta informazio gehiago entitate laguntzaileen bidez jaso ahal izango dute edo Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez:

http://www.euskadi.eus/nazioartekotzeko-laguntzak-dirulaguntzak/web01-a2lehiar/eu/