Ate irekiko hirugarren jardunaldian, prestakuntzari dagokionez zentroak dituen ezaugarriei buruz informatzeko jardunaldia, etorkizunean egoiliar izango diren 220 lagunek ospitalea bisitatuko dute

2017.eko apirilak 03

 

  • Aurtengo ospitaleko prestakuntza-eskaintzan, 41 espezialitatetako 95 BAME plaza eta 9 Barneko Erizain Egoiliar plaza egongo dira
  • Ospitaleko gaitasun-eredua Prestakuntza Espezializaturako erreferentea da zentro nazional eta nazioartekoetarako
  • Iaz, 300 egoiliar prestatu zituzten; gehienak, honako BAME espezialitate hauetan: Pediatria, Anestesiologia eta Bizkorketa eta Obstetrizia eta Ginekologia.

 

Ospitaleak etorkizunean egoiliar izango direnentzako ate irekiko hirugarren jardunaldia antolatu du, prestakuntzari dagokionez zentroak dituen ezaugarriei buruz informatzeko.  Apirilaren 10ean hasiko den plazen esleipena buruan dutela, hainbat lekutatik etorriko dira ospitalea bisitatzera etorkizunean egoiliarrak izango diren 220 pertsona –beste autonomia-erkidego batzuetatik datoz % 30, Coruña, Asturias, Burgos, Kantabria, Girona, Huesca, Jaen, Errioxa, Madril, Nafarroa, Pontevedra, Soria, Tarragona, Valladolid y Zaragozatik –. Bisitak bi helburu ditu: zentroak irakaskuntzari eta prestakuntzari dagokienez eskaintzen dituen abantailei buruzko informazio zehatza jasotzea eta tokiko zerbitzuen antolakuntza eta funtzionamendua gertutik ezagutzea. 

Ospitaleko gaitasun-eredua Prestakuntza Espezializaturako erreferentea da zentro nazional eta nazioartekoetarako. Hori dela eta, Medikuntzaren Irakaskuntzaren Unitateak eta Irakaskuntza Batzordeak antolatutako topaketan, prestakuntza horren oinarriak azaltzeaz gain, gaur egun zentroan ikasten ari diren medikuntza eta erizaintzako egoiliarrek beren esperientzia kontatuko dute. Gainera, ospitaleko egoiliar batek gidatutako bisitan, gertu-gertutik jaso ahal izango dute espezialitateetako informazioa, baita bisitarako izena ematerakoan aukeratu zuten beste bati buruzkoa ere. Hala, informazio gehiago jaso ahal izango dute hainbat gairi buruz: zerbitzuaren antolaketa, txandak, guardiak, laneko giroa, lan-karga eta abar. 

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIri dagokiona, guztira 104 plaza eskainiko ditu aurtengo, honela banatuta: 72 Ospitaleko Espezialitateei dagozkie, 20 Familia eta Komunitateko BAMEei begirakoak dira, 9 erizain egoiliarrei zuzenduak, eta azkenik, 2 plaza Laneko Medikuntzararako eta 1 Prebentzio Medikuntzararako. 

Gainera, aurten 41 dira eskaintza egiten duten espezialitateak: Alergologia, Analisi Klinikoak, Anatomia Patologikoa, Anestesiologia, Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Digestio Aparatua, Kardiologia, Kirurgia Kardiobaskularra, Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatukoa, Ahoko eta Aurpegi Masailetako Kirurgia, Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia, Kirurgia Pediatrikoa, Kirurgia Plastiko Estetikoa eta Konpontzailea, Dermatologia, Endokrinologia eta Elikadura, Ospitale Farmazia, Hematologia eta Hemoterapia, Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa, Medikuntza Intentsiboa, Barne Medikuntza, Medikuntza Nuklearra, Nefrologia, Pneumologia, Neurokirurgia, Neurofisiologia Klinikoa, Neurologia, Obstetrizia eta Ginekologia, Oftalmologia, Onkologia Medikoa, Onkologia Erradioterapikoa, Otorrinolaringologia, Pediatria, Psikiatria, Erradiodiagnostikoa, Erreumatologia, Urologia, Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa, Laneko Medikuntza eta Familia eta Komunitate Medikuntza (mediku eta erizain egoiliarrentzat) eta emaginak. 

Iaz, Ospitalean, 300 egoiliar prestatu zituzten; gehienak, honako BAME espezialitate hauetan: Pediatria, Anestesiologia eta Bizkorketa eta Obstetrizia eta Ginekologia.

 

Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIren komunikazio-bulegoa