Arriola sailburuak herrietarren galderei erantzungo die "#ArriolaTopaketa" ekimenaren bitartez

arriola.jpg

2017.eko maiatzak 15

  • Herritarrek galderak egin ahal izango dizkiote sailburuari Twitter eta Facebook sare sozialen bidez
  • Sailburuaren erantzunak zuzenean ikusi ahal izango dira Youtube eta Facebook bidez maiatzaren 31n
  • Gobernu Irekiako lantaldeak parte-hartzea bultzatzeko abian jarritako ekimena da “ArriolaTopaketa”

 Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua, maiatzaren 31n, asteazkena, erantzungo die herritarrek sare sozialen bidez, #ArriolaTopaketa ekimenaren baitan, egingo dizkioten galderei. Herritarrek Twitter nahiz Facebook bidez proposa ditzakete ingurumen, lurralde plangintza eta etxebizitzari buruzko gaiak.

Sailburuak zuzeneko saioan erantzungo die galderei, eta Irekiak Youtuben duen kanalaren bitartez eta Facebook live-ren bitartez. ikusi ahal izango da saioa. Gobernu Irekiako lantaldeak abian jarritako ekimen honen helburua da euskal herritarren parte-hartzea sustatzea eta Eusko Jaurlaritzako kideekin elkarreragiteko aukera ematea.

Prozesu parte-hartzaile guztietan bezala, mekanismo batzuk zehaztu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #ArriolaTopaketa ekimenaren kasuan 4 fase ezarri dira: herritarrek galderak egingo dituzte (1), herritarrek galderak baloratuko dituzte (2), herritarrek gehien baloratutako 20 proposamenak aukeratuko dira (3) eta, azkenik, sailburuak zuzenean erantzungo ditu (4). Era horretara, sailburuak herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderak erantzungo ditu.

Lehenengo 20 galderen artean egoteko behar besteko puntuazioa lortu ez dutelako zuzenean erantzuten ez diren galderak Irekia webgunearen bitartez erantzun eta argitaratuko dira, herritarrek Irekiaren gizarte-sareen bidez ikusi ahal izan ditzaten, baldin eta  gutxienez 2 boto jaso badituzte beste herritar batzuen aldetik.

Nola parte har dezaket?

Nahi duenak Twitter eta Facebook sare sozialen bidez parte hartu ahal izango du.

1) Twitter bidez:

  •  Herritarrek galdera egiteko, txioak argitaratuko dituzte #ArriolaTopaketa hashtag-a erabiliz.
  • “Gogokoak” marka duten galdera eta “bertxioak” aukeratuko dira: puntu 1, horietako ekintza bakoitzeko.

2) Facebook bidez:

  • Herritarrek galdetu ahal izango dute Facebookeko Irekia-ko web orrialdean eta ekimena hedatzeko argitaratzen joango diren “posts-ak” erabiliz.

  • “Atsegin dut”, iradokizun edo partekatu gehien dituztenak aukeratuko dira:  puntu 1, horietako ekintza bakoitzeko.

Parte hartzeko mekanismoak eta epeak:

  1. Herritarrek galderak egiteko epea: maiatzaren 15etik maiatzaren 24ko 24:00ak arte.
  2. Herritarrek galderei botoa emateko epea: maiatzaren 25etik maiatzaren 29ko 16:00ak arte.
  3. Herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderak hautatu eta sailburuari aurkezteko epea: maiatzak 29.
  4. Maiatzaren 31an sailburuak berak erantzungo ditu galderak jendaurrean Youtubeko eta Facebookeko zuzeneko saioan.

Saioaren bideo osoa Irekian eta Irekiak Youtuben eta Facebooken dituen kanaletan argitaratuko da.