Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendaria Valladolideko TAC jaialdira joan da, euskal konpainien lana eta Kaleartean ekimena babesteko asmoz

TAC_valladolid_ona.png

2017.eko maiatzak 26

Aiztiber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria Valladolideko Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko TAC jaialdira hurbildu da gaur. Euskal konpainiak orain dela 12 urte jaiotako Kaleartean ekimenaren babespean joaten dira aurten bere 18. ediziora ailegatu den feria ezagun honetara, eta zuzendariak Jaurlaritzaren babesa erakutsi nahi izan die euskal sortzaile eta konpainiei.

Jaialdiaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren arteko elkarlanak sona handia duen jaialdi honetan parte hartzeko aukerak errazten dizkie euskal sortzaileei, baita bide berriak zabaltzekoak ere. Azken 12 urte hauetan, Kaleartean ekimena jaio zenez geroztik, guztira, era guztietako 39 ikuskizun (antzerkia, dantza, zirkua, musikalak, instalakuntzak, ikuskizun ibiltariak…) eraman dituzte Valladolidera Euskadiko 22 konpainiak.

Aurten Euskadiko lau konpainia daude Valladolideko TAC jaialdiaren egitarauan: Kukai Dantza Taldea eta Borda Bros, 'Topa' ikuskizunarekin (atzo estreinatu zen); Trapu Zaharra, ‘A cal y canto’-rekin (gaur eta bihar); eta Zanguango Teatro, ‘Flux’-ekin (gaur eta bihar).

Aitziber Atorrasagastik Eusko Jaurlaritzarentzat  gure sortzaileengandik hurbil egoteak duen garrantziaz hitz egin du: “Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren lehenentasunetako bat gure konpainietatik eta gure sortzaileengandik hurbil egotea da. Kaleartean bezalako proiektuek beren lana eta beren sormen ahalmen handia proiektatzen laguntzen digute”.