650.000 euro alternantziaren bidezko prestakuntzarako (Gobernu Bilera 2017-07-26)

fotoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 26

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2017-2018ko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan alternantziako prestakuntza-proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzak deitzen dituen agindua. 

Alternantziako prestakuntza-proiektuak, Lanbide Heziketako titulu bat lortzera bideratuak, diruz, 650.000 euroko zenbateko globalean, laguntzea du agindu honek helburu, 2017-2018ko ikasturtean aurrera eramango den ikaskuntza-prozesu baten bidez. 

Ikastetxean bertan eta lantokian egiten diote prestakuntzari aurre alternantziako prestakuntza-proiektuek eta gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak hobetzea dute helburu, hasierako Lanbide Heziketaren titulu bat ikasketak eta enpresan ordaindutako lan-jarduera bat batera eginez lortzeko. Heziketa-zikloak egiten dituzten pertsonen prestakuntzari eta pertsona horiek enpresen produkzio-sistemara sartzeari eman nahi zaie laguntza, pertsonen ikaskuntza integralaren eredu bat garatuz.