Argitalpen-data: 2016/12/09

#Lurraldea2040: LAG berrien Aurrerapenaren gaineko erakusketak eta aurkezpenak

2016. urte osoan zehar, EAEko herritar guztion artean, Euskadiko Lurralde-estrategia eraikitzeko kontsulta-, elkarrizketa- eta partaidetza-prozesu ireki bat zabaldu da: Lurraldea 2040. Eztabaidatutako, entzundako eta jasotako guztia baliagarria izan da 2016 Euskal Hiria Kongresuan aurkeztu zen EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) Berrikuspenaren Aurrerapena hornitzeko.

Emaitzen aurkezpen ofizial hau osatzeko, irekiagoak diren zenbait jarduera egingo dira, eskuarki, herritar guztiei zuzenduak eta, bereziki, #LAG_Euskadi parte-hartze prozesuan parte hartu zuten pertsonei zuzenduak. Honela, EAEko hiru hiriburuetan LAG berrien Aurrerapen-dokumentuko edukien erakusketak eta aurkezpenak egiten ari dira.

JENDAURREKO AURKEZPENAK

Abenduan zehar, emaitzak itzultzeko aurkezpenak egin dira EAEko hiru hiriburuetan parte hartzeko prozesuak emandako emaitzak baliatuta: Bilbon, abenduaren 12an (ikusi akta), Donostian, abenduaren 13an (ikusi akta), eta Vitoria-Gasteizen abenduaren 20an (ikusi akta).

#LURRALDEA2040 ERAKUSKETA IBILTARIA

Lurraldea 2040 erakusketa ibiltariak lehen geldialdia Donostiako Carlos Santamaria zentroan egin zuen azaroaren 21a eta 27 bitartean, Euskal Hiria kongresuaren XV. edizioa zela bide.

Lehen erakusketa honen ondoren, beste bat egin da Vitoria-Gasteizen (abenduaren 3tik 11ra) eta Bilbon. Hemen, erakusketa urtarrilaren 16tik otsailaren 17ra arte egongo da ikusgai, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo zumardia 69).

PARTE HARTZEKO PROZESUAREN EMAITZEI BURUZKO BIDEOA

Ekitaldi hauen osagarri gisa, LAGen Berrikuspenaren Aurrerapen-faserako (#LAG_Euskadi) parte-hartze prozesuaren garapena laburbiltzen duen bideo bat editatu da (jarraian ikus dezakezue). Zuen gogokoa izatea espero dugu.

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio gehiago aurkituko duzue LAGak berrikusteko prozesuaren webgunean, baita Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzarekin lotutako sare sozialetako kontuen bidez ere.

Webgunea: http://www.euskadi.eus/revision-dot

Twitter: https://twitter.com/Lurraldea_Eus

Facebook: https://www.facebook.com/lurraldea